KunArtera joan ginenean, lehendabizi kanpoaldean historia eta nola sortu zen azaldu ziguten. Bertan, urteko obra desberdinen egutegia agertzen zen.
Igo ginen lehendabiziko pisura eta bertan gela beltz batean sartu ginen. Azaldu zigutenaren arabera, bertan 3-5 urte bitarteko haurrek tailerrak egiten dituzte, familiarizazio tailerrak hain zuzen ere.
Garrantzia dauka guregan esperimentatzea, gero haurrei transmititu ahala izateko. Ezin dugu inoiz ikasten jarraitzeko ilusioa galdu, azken finean gure lana ezin da errutina batean bihurtu. Jakin beharra daukagu edozein ikuskizun garrantzitsua dela edonorentzat.
Eskoletara joaten direnean Teatro Paraisoko antzezleak, antzezlana baino lehen eta antzezlanaren ostean irakasleekin lan egiten dute. Materialak eta jarduerak eskaintzen dizkiete ikuskizuna hasi aurretik.
Xocolat obran, txokolate lantegi batean lan egiten duten bi emakume ezberdinen arteko istorioa kontatzen da. 2-6 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago, baina sehaska adineko haurrak ere izan dituzte obra hau ikusten. Haurrentzat leku berri bat denez, urduri jartzen dira. KunArte-ko langileek haurrei lasaitzeko esaten diete, ikuskizunaz disfrutatzeko, hitzak gordetzeko eta gero amaitutakoan partekatzeko.