Instalazioei buruzko informazioa bilatu eta gero bi artikulu aukeratu eta horien idei garrantzitsuenak lotu ditugu:
LA PROPUESTA DE LAS INSTALACIONES (2014) Javier Abad Molina y Angeles Ruiz de Velasco Gálvez.
LAS HUELLAS DE LAS INSTALACIONES (2013) Soraia Sanz.
Instalazioa arte garaikidearen aldarrikapen bat da, non espazio sinboliko bat eskaintzen duen, ideia edota nahitako mezu bat irudikatzeko. Horretarako, lekuaren eta objektuaren baldintza bereziak artikulatzen dira, eta objektuen baldintzek euskarri giza balio dute. Hauek artistaren diskurtsoaren bitartekariak dira. Instalazioak haurrei eskeintzen diegun jolas eszenatokiak dira, non espazio bat eta era planifikatu bateko materiala eskaitzen diegun.
Hezitzaileek nahitasunaren kudeatzaileak dira, hau da, hauen rola proposatzea da eta umeena aldiz, prest egotea. Helduen papera egoera honetan laguntza ematea eta elkarreragitea da. Instalazioan helduak haurrei proposamen estetiko zehatz batekin antolatzen diena eragiteko izaten da. Haurren zeregina modu aske batean, espazio eta objektuak transformatzea, deseraikitzea eta zerbait berria sortzea izaten da. Beraz, umeek protagonistak izanik.
Haurrek instalazioaren bidez haien emozioak azalarazten dituzte eta hezitzaileek prozesu hori behatzerakoan plazerra sortarazten die.
Erabilitako espazioa sinbolikoa izango da. Haurrei libreki sortzea mundu sinbolikora sartzea baimentzen die, haien pentsamendua garatuz. Espazio hau sarrera eta irteera baten bidez prestatuta egongo da, hau da, erritual hauek kanpo (errealitatea) eta barneko (sinbolo) espazioak banatzeko eta ezberdintzeko balio dute. Umea espazio honetan kontziente izango da bere unibertso sinbolikoa garatu dezakeela. Proposamen honetan, elkarrekintza sinbolikorekin bat datorrela, haurrek instalazioen objektuekin jarduten dute, eta beste haurrekin erlazionatzen dira. Instalazioak ezaugarri estetiko eta estruktural batzuk izan behar ditu, hau da, umeei irudi mental indartsua garatzeko aukera ematea.
Instalazioen dinamika eta itxura
Instalazioak eta objektuak ordena (forma geometriko) baten bitartez aurkezten zaie umeei. Orden honek haurrei jakinarazten die kokaleku baten existentziaz, objektuen eta espazioaren interpretazioaz. Jolasaren arauak espontaneoki sortzen dira, eta berrinterpretatzen joaten dira.
Instalazio bakoitzaren prestaketak, aurre instalazio-lanaren ikerketa eskaintzen du. Espazio hauetan ikaskuntza egoera anitz eskaintzen dira. Hauek modu espontaneoaren bidez sortzen dira eta jolas librearen bidez askatzen dira, hala nola, imitazioa, esplorazioa, leku aldaketak etab.
Instalazioetan objektu nahikoak egon behar dira ume guztiek aldi berean erabiltzeko aukera izateko. Objektuen erakusketa probokatzailea izan behar da haurren interesa lortzeko. Objektu hauen triadak aukera eman behar dituzte operazio dibergenteak ahalbidetzeko, eta ez bakarrik objektuak proposatzen duen ekintza predeterminatua, baizik eta erabilera sinboliko ezberdin bat emateko.
Hezitzailearen jarrera
Instalazioa eginda daukagunean, hezitzailea erreferente afektibo nagusia izango da. Honek instalazioaren kanpoan zein barruan egongo da bakarrik behatzen eta jolasean laguntzen egongo da, baina beti eragotzi gabe. Bukatzeko, hezitzaileak arreta jartzen du haurren ekintzetan, harremanetan, erabilitako espazioan eta materialean horretarako, ikusizko, idatzizko (iruzkinak, anekdotak, ekintzak) eta ahozko erregistroa egingo du. Guzti hau, haur bakoitzaren prozesua ebaluatzeko eta bakarkako instalazioak baloratzeko balio izaten da.
Irakasleen arteko talde lana eta koordinazioa, prozesuaren aurretik, bitartean eta amaieran erabakigarriak izan dira, instalazioen aztarnak baloratzeko eta deskubritzeko.
Familiak
Hezitzaileek familiei nahi izatekotan instalazioari buruzko informazioa partekatu ahal dute hauek ere instalazioan erabiliko diren materialak bilatzen lagunduz. Behin instalazioa amaituta, bideoa edo argazkien erregistroa partekatu daitezke horrela irakasle, umeen eta familien harremana estutuz. Modu horretan, eskolaren hezkuntza asmoa baloratuko dute.
Espazio hutsaren balioa
Espazioa haurrek sortzeko eta transformatzeko balio du. Horretaz aparte, espazio huts batek aukera ematen digu bertan, erabilpen malgua eta funtzionala sustatzeko. Espazio zabal bat izateak, haurrei bere arreta instalazio bakoitzean eskainitako materialean zentratzea laguntzen die. Honako hau, haurren ekintza librean lagundu die ikaskuntza ingurune sustagarria bihurtuz. Espazio honetan haurrek materialen aukeraketa librea eta oztoporik gabekoa izaten da. Azken batean, eraldatzeko eta sortzeko espazioa bihurtzen da.
Gomendioak
·Denbora: Ikastetxeak aukera ematen badizu astean behin edo bi astean behin, instalazioa berriz egitea ondo legoke. Instalazioak errepikatu ditzakezu hainbat alditan jolasa ezberdina delako.
·Irudiak: Instalazioa egin baino lehen, ondo legoke haurrei gelan irudien bitartez aurkeztea instalazio horren irudi ezberdinak edota erreferenteak zeintzuk diren. Beti ere kontuan izanda haurrei zuzenduta egon behar dela. Modu horretan haurrei jolaserako itxaropena eta desioa sortzea espero da.
·Espazioa: Objektuak espazioaren edo gelaren erdian aurkeztuko dira. Modu horretan haurrei instalazioaren inguruan ibiltzeko eta jolasteko espazio ezberdinak hautatzeko aukerak ematen die. Objektuak hasieran modu ordenatu eta erraz batean kokatuta egongo dira (mandala, zirkuluak, izarrak etab.).
· Espazioa interferentzietatik aldenduta egon behar da.
Materialak
Materialen aukeraketa:
Hasteko, instalazioaren helburua zein den argi izanda materialen bilaketa helburu horretan oinarrituta izango da. Interesgarria izan daiteke, haurrek bere eguneroko bizitzan erabiltzen ez dituzten materialak erabiltzea, izan ere, erabilpen ezberdinak egin ahal dituzte. Adibidez, artista hauek elementu naturalen erabilpena sustatzen dute: “Andy Goldsworthy, Wolfgang Laif edo Frances Trombly.”
Triadak konposatzeko, objektuen hainbat klasifikazio egin daitezke:
·Kolorerik gabeko objektuak: zuriak, beltzak, grisas, harritxoak, egunkarietako papelezko bolatxoak etab.
·Kolorezko objektuak: ez da gomendagarria instalazioaren proposamen estetikoaren asetasun kromatikoa, horregatik, objektu bakar bat nahikoa da.
·Eraikuntza bertikala baimentzen dituen objektuak: tutuak, kutxak eta kolore ezberdinetako ontziak.
·Euskarri objektuak: espazioaren hedapena eta okupazioa baimentzen dutenak, hala nola; oihalak, kuxinak, ispiluak, platerrak etabar.
·Garapenerako objektuak: objektu linealak, hauek, bere erabilpenean transformatzen direnak, adibidez; artilea, zintak eta hariak.
·Gorputz objektuak (jantziak edo arropak): eskularruak, galtzerdiak, korbatak etab.
·Mugimenduzko objektuak: pilota handiak eta txikiak (bultzatzeko edo jaurtitzeko), lumak (putz egiteko edo astintzeko), konfetiak etab.
·Objektu bilgarriak: oihalak, paperak edo toallak.
·Materia-objektuak: irina, ogi birrindua, area, ura etab.
·Soinu-objektuak: ez dira instrumentu musikalak, baina soinuak sortzen dituzte, hala nola, letoi eta metalezko objektuak.
BIBLIOGRAFIA
Abad, J; Ruiz de Velasco, A. (2014). La propuesta de las instalaciones. Koltsultatuta 2018ko urriaren 22an, in https://www.edu.xunta.gal/centros/cfrcoruna/aulavirtual2/pluginfile.php/8913/mod_resource/content/0/BLOQUE_1/LA_PROPUESTA_DE_LAS_INSTALACIONES_Javier_Abad_2014.pdf
Sanz, S. (Apirila-Martxoak 2013). Las huellas de las instalaciones. Aula de infantil. (69), 30-33orr. Madrid: Graó