ATEA
Mundu batetik bestera igarotzeko ate bat behar genuen eta ez genekien zer nolako atea erabili. Egun batean etxera joateko momentuan eskailera bat ikusi genuen unibertsitatean eta behetik igarotzeko tokia zegoenez, gure antzerkirako egokia izango zen objektua zela pentsatu genuen. Hortaz aparte, eskailera bat etxe barruan zein kalean aurkitu dezakegunez, gure bi munduen hondo guztiekin bat egiten du. Ateari natura sartu diogu mundu errealean hobeto kamuflatzeko eta aldi berean, garrantzia izateko foku bat izango du goikaldean zelofan urdinarekin.
EURITAKO BEREZIA (giltza moduan erabiliko dena)
Protagonistaren euritakoa zuria izango da, baina beste euritakoetatik bereizteko margo fosforitoa izango du espiralen forman margoztuta. Elina Chauvet sortutako "Zapatos Rojos" izeneko happening-a erreferente moduan hartuta. Gure antzerkian agertzen den mundu erreala kolore ilunez osatuta dago, zuria kolore neutroa denez eta mundu magikoan iluntasuna eta argi beltzak nagusi izango direnez, kolore hori kontrastea egiteko egokia dela uste dugu. Mundu errealean, euritako normal baten itxura izango du, baina mundu magikoan garrantzia handia izango du nahiz eta zuria izan kolore biziak ere barne hartzen dituelako.
EURITAKO GARDENA
Euritako hau besteekin alderatuz guztiz desberdina da, garrantzia izango duelako antzezlanaren momentu batean. Euritakoa gardena da argiak izango dituelako bere barnean, modu honetan argiak ikusi egingo dira. Erreferente moduan Teatro de la plaza konpainiaren "Como El Agua" antzezpena hartu genuen. Argiekin publikoaren eta egiten diren mugimendu geldoaren artean loturak sortzen dira. Honekin gozamena sorrarazten da eta publikoaren atentzioa mantentzea lortzen da.
EURITAKO ZURIAK
Euritako hauek lurrean egongo dira zabalik, modu estrategiko batean kokaturik. Ideia hori Ivo Tavaresen instalazio batetik atera genuen. Instalazioa honetan kolore desberdineko euritakoek sabaia sortzen dute, gurean sabaian egon beharrean lurrean eta espalderetan egongo dira erabilpen anitzak izango dituztelako.
Zuriak izatea erabaki genuen "Teatres de la Llum" konpainiaren lan bat ikusi ondoren. Teatro honek argien pedagogian jartzen du fokua, era berean, gure intentsioa giro gozo bat sortzea da musikaren eta argien bidez, baina beti euritakoak bertan egonda.
HOSTOAK ETA ADARRAK (natura)
Gure antzerkiaren mundu errealean lurretik hostoak eta adarrak egongo dira botata, hondoaren beheko aldean eta publikoaren aurrean. Modu honetan, errealismo gehiago ematen diogu mundu honi eta gainera publikoaren eta antzezlekuaren arteko muga ere jartzen dugu.
Hau pentsatu genuen "La era de los parque de gaucho" irakurri genuenean. Parke hauek ondo daude haurrek minik ez hartzeko jauzi egiten direnean, baina beste alde batetik begiratzen bada, industrializaziorantz eramaten da. Zoru hauek irudimenari eta jolasari parte hartze gutxi uzten diete eta gure asmoa material naturala jartzean estetika horrekin apurtzea da.
Hauek dira gure pertsonaiak erabiliko dituzten atrezzoak, hauen argazkiak ikusteko petsonaien atalera jo.
Atea
Euritako berezia
Euritako gardena
Euritako zuriak
Gure antzerkiaren antolakuntzari jarraituz, mundu errealaren eta mundu magikoaren arabera ordenatu ditugu erabiliko ditugun hondoak. Esan dezakegu hondo guztiak 2D organikoak direla, guztiak proiektatutako irudiak edo bideoak dira. Kolorearen aldetik, argi kolore nahastuak dituzte eta polikromatikoak dira.
Vitoria-Gasteizko parke baten argazki finkoa izango da mundu errealaren hondoa antzerki osoan zehar. Parkea egun lainotsu bat irudikatuko du, lortu nahi dugun monotonia eta azpergarritasun sentzazio hori adierazteko.
Irudi honen ikonotasun maila oso altua da eta irudiaren komunikazio helburua denotazioa da. Konposizio motari dagokionez, estatikoa izango da.
Bi agerralditan erabiliko dugu (Bigarren ekitaldiaren bigarren agerraldian eta laugarren ekitaldiaren bigarren agerraldian)
Hondoa galaxiaren itxura izango du, bertan izarrak agertuko dira hondo morea eta beltza izanez eta erdian euritako beltz baten proiekzioa agertuko da zabalik goitik ikusita.
Hondo hau agertzen denean atrezzoa izango da garrantzia hartuko duena, horregatik mugimendurik gabeko hondoa eta finkoa da.
Honen ezaugarri zehatzak aztertuz, ikonotasuna adierazten du. Hortaz aparte, komunikazioa-funtzioa estetikoa da eta konposizio motari dagokionez, estatikoa izango da.
Hasieran hondo zuriarekin hasiko da eta protagonista bere euritakoarekin eta munsikarekin batera margolan bat egiten hasiko da momentuan eginda egongo balitz moduan. Kolore biziak erabiliz mundu errealarekin kontrastea egiteko. Protagonistaren mugimenduak libreak izango dira.
Hondo hau, berez, bideo bat izango da. honen komunikazioa ezaugarria abstrakzioa izango da. Argazkian ikusten den moduan, trazuak organikoak eta mistoak izango dira eta honen funtzioa zinetikoa izango da, mugimendua izango duelako. Komunikazioa-funtzioari erreparatuz, limurtzailea izango da, hau da, artelan bat izango bazen konbentzitu nahian. Konposizio motan arreta jarriz dinamikoa izango da.
Hondo hau bideo baten proiekzioa izango da, konposizio eta ezaugarri desberdinekin. Hondoa kasu honetan beltza izango da, eta irudia pertsonaien mugimenduekin bateratuko da. Mugimenduarekin batera agertuko diren koloreak oinarrizko ikus osagaien aldetik; lerroari erreparatuz, trazu mota geometrikoa izango da, norabide zuzena eta kurbatuakin eta norabide askorekin, hala nola, bertikala, horizontala eta zirkularra. Koloreak biziak izango dira, bai oinarrizkoak, konpozatuak zein tertziarioak agertuz. Hondo honen kasuan ere konposizio mota dinamikoa izango da eta mugimendua bertikala eta horizontala.