1. Ariketa (Beroketa)
Gelakide guztiak borobil batean jarri gara, eta egunero bezala beroketa egin dugu.
2. Ariketa (Gimnasiotik ibili)
Ariketa honetan klasekide guztiak gimnasiotik ibiltzen hasi ginen lurrera begiratu gabe, eta gimnasioko hutsune guztiak betetzen saiatu behar ginen. Irakasleak konsigna batzuk eman zizkigun ibiltzen joaten ginen bitartean, adibidez; stop! esaten zuenean bakoitzak bere gorputzaren posizioa nola zegoen pentsatu behar zuen.
Jarraitzeko, gimnasiotik ibiltzen jarraitu ginen eta irakasleak hainbat gauza esaten zituen:
3. Ariketa (Puxikekin jolastu)
Klaseko pertsona bakoitzak puxika bat hartu zuen, eta hainbat ariketa egin genituen.
-Non dago gure gorputza?
-Zein motatako pentsamenduak sartu dira?
-Bihotzetako taupaden abiadura aldatu da?
-Arnasa nola/non dago?
-Nola sentitzen gara?
-Kostatzen zaigu isiltasuna mantentzea?
-Nola dago orain gorputzaren tenperatura?
Hau egin ostean, irakasleak sentitu genuena haurtzaroaren bizipen batekin lotzea eskatu zigun. Batzuek soinu batzuk egin zituzten, eta besteak identifikatzen ziren soinuarekin elkartu behar ziren begiak itxita mantenduz. Azkenik, soinuen arabera taldeka bildu ginen, eta kide baten istorioa aukeratu behar izan genuen geroago antzezpen bat egiteko.