Egun honetan gure antzerkiaren lehenengo agerraldia egin behar genuen taldekide guztien aurrean. Agerraldia birritan egin behar izan genuen, izan ere, irakasleak aholku batzuk eman zizkigun antzerkia hobetzeko asmoarekin.
Lehenengo aldian, bigarren mailako pertsonaiek ibili behar zutenean, denbora osoan bueltak (zirkuluan) ematen zituzten. Baina, irakaslearen aholkuari esker, bigarren aldian, aldiz, mundu errealeko eszenatoki osotik mugitzen ziren, protagonistari garrantzia kendu barik.