1. Ariketa (Psikologoaren jolasa)
Hasteko, beroketa berri bat egin genuen "Psikologoaren jolasa". Klaseko kide batzuk gimnasiotik atera ziren, eta barrukoak erantzunak emateko erregela bat asmatu behar izan zuten. Kasu honetan, erregela gure ezkerreko pertsona izatea zen. Gimnasiotik atera zirenak barrura sartu ziren eta zirkuluaren erdian jarri ziren, bai edo ez erantzuna zuten galderak egiteko. Laburbilduz, taldeak gaixotasun bat zuen, eta gaixotasun hori gure ezkerreko pertsona izatea zen. Zirkuluaren kanpoan zeudenak erantzuna ez zekitenean, "Psikologo" esan behar zuten eta lekuz aldatu behar ziren.
Zirkuluaren erdian zeudenak asmatu zutenean, Eiderri tokatu zitzaion erdian jartzea eta asmatzea.
2. Ariketa ("Baga, Biga, Higa" dramatizatu)
Jarraitzeko, Mikel Laboaren inprobizazioak egin genituen. Mikel Laboaren abestiarekin (Baga, Biga, Higa) antzerki bat egin behar izan genuen K6-ko talde bakoitzak.