1. Ariketa (Dramatizazioarekiko lehenengo kontaktua)
Klaseko kide batzuek egoera bat antzeztu dute eta antzezteko ezin zen ahotsa erabili. Egoera honetan, irakasle bat eta bere ikasleak agertzen ziren.
Antzezpena aurrera eramateko hainbat saiakera egin genituen:
Hortaz, ariketa honen bidez honako hau ikasi dugu:
-Ahalik eta espazio gehien erabili behar da.
-Ahal den heinean publikoari begiratu behar da; hau da, saiatu behar da sorbalda ez ematen.
-Antzeztea ez da bizitza errealaren kopia bat izan behar.
-Gehienetan keinuak esajeratu behar dira publikoari osotasun osoz heltzeko.
- Antzezten dugunean, abiadura egokia izan behar da.
2. Ariketa (Ikaskideak ezaguzten)
Bigarren jarduera honetan, izenekin jolastu genuen. Hasteko, zirkulu handi bat egin genuen eta taldeko kide bat erdian jarri behar zen. Zirkuluaren erdian zegoenak beste kide baten izena esan behar zuen hiru aldiz, eta kide horrek bere izena esan behar zuen erdikoa amaitu baino lehen. Zirkuluaren erdian zegoenak kanpokoa baino lehenago esaten bazuen, trukatzen ziren; hau da, kanpokoa erdira joaten zen, eta erdikoa kanpora. Adibidez: zirkuluaren erdian Zuriñe zegoen, eta kanpoan zegoen pertsona baten izen bat pentsatu zuen, esate baterako, Ane. Zuriñek "Ane, Ane, Ane" esan behar zuen ahalik eta azkarren, eta Anek Zuriñe baino lehenago esan behar zuen bere izena erdira ez joateko.
3. Ariketa (Aktibatzen)
Hirugarren ariketa honen helburua energia askatzea eta gorputza berotzea zen. Hasteko, kide guztiak borobil handi batean jarri ginen energia pasatzeko asmoarekin. Gure alboan zegoenari energia pasatzeko "Ha!" esan behar genuen, eta aldi berean besoak mugitu behar genituen gezi bat izango balirate bezala. Norabidea aldatzeko ezinbestekoa zen "Boing" esatea, eta "Superheroia" esaten bagenuen, nahi genuen lekura bidali ahal genuen energia.
Normalean, asko kostatzen zaigu gure ahotsa proiektatzea, eta ariketa hau eginez, ahotsa ateratzea lortu dezakegu. Umeekin egiterako orduan, oso lagungarria izan daiteke, lotsa kentzeko eta klasean ematen diren rolak begiratzeko. Honetaz gain, baliogarria da haur bakoitzaren izaera ikusi ahal izateko.
4. Ariketa (Iritziak adierazi)
Ariketa honen bidez, klaseko kide guztiek "dramatizazioa" zer den adierazi genuen. Adierazpena hitzik gabe izan behar zen, baina adierazgarriak ziren soinuak egin ahal ziren.
Jarduera hau oso aproposa da pertsonen sormena lantzeko. Pertsona batzuei ez zitzaien ezer bururatzen, baina beste batzuei ideia pila bat etortzen zitzaien burura.
5. Ariketa (Barre desberdinak egiten)
Jarduera hau aurrera eramateko, besteetan bezala, borobil handi batean jarri ginen. Borobilean geuden bitartean, barre mota desberdinak egin behar izan genituen; adibidez, gaiztoak izango bagina bezala, bokal desberdak erabiliz, etab.
6. Ariketa (Ipuinak antzeztu)
Saioa amaitzeko, ariketa honetan ipuin tradizional batzuen agerraldiak egin genituen.