1. Ariketa (Inprobisatzen ikasten)
Lehenengo ariketa honetan inprobisazioak egin genituen; hau da, bi pertsona atera ziren gidoi barik, eta bokalak erabiliz hitz egin behar zuten.
Kontuan izan behar duguna:
- Entzumena erabili behar dugu, eta ezinbestekoa da adi egotea.
- Hutsuneak utzi behar ditugu hitz egiterako orduan, besteari ulertu ahal izateko.
- Pertsonaien eraikuntzan fijatu behar gara.
- Inprobisazioa amaiera itxi batekin amaitu behar da.
- Baietza lagungarria izan daiteke; hots, pertsonai batek zerbait esaten badio besteari, honek nahiz eta ados ez egon, baietz erantzun behar dio.
- Inprobisazioari gauza aberatsak eman.
2. Ariketa (Irudimena eta dramatizazioa landu)
Jarduera hau aurrera eramateko, borobil handi batean jarri ginen. Behin borobilean egonda, gauzak pasatzen ari ginela bezala egin behar genuen; esate baterako, oso pisutsua den zerbait, txori txiki bat, etab.)
3. Ariketa (Gorputzaren keinuen modulazioa eta proiekzioa landu)
Ekintza honetan gorputzaren keinuen modulazioa eta proiekzioa landu genuen:
- Hasteko, soinua eta keinuen bitartez handiagotuz joan ginen, eta geroago, txikituz joan ginen. Honek mamia eman diezaioke antzerkiari.
- Oraingoan, klaseko kide guztiok begiak itxita gimnasiotik ibili behar ginen. Klaseko norbait banpiroa izaten hasten zen, eta honek espaziotik mugitzen joan behar zen beste norbaiti harrapatzeko. Pertsona bati sorbaldan ukitzen zuenean, pertsona horrek ohikatu egin behar zuen. Ukituta izan zen pertsona banpiroa bihurtu zen; hortaz, bi banpiro zeuden espazio berdinean. Jolasa aurrera joan ahala, banpiro gehiago zeuden, baina bi banpiro elkarri ukitzen zirenean, gizakiak bihurtzen ziren; hau da, banpiro bat gutxiago zegoen. Jolasa amaitzen zen guztiak gizakiak bihurtzen zirenean.
4. Ariketa (Playback theatre)
Azken ariketa honetan, talde txikietan jarri ginen, eta "Playback theatre" espontaneoa egin genuen. Bertan, talde batek liburu bat irakurri behar zuen, eta beste batek liburu hori antzeztu behar zuen besteak irakurtzen zuen bitartean. Irakurtzen zuenak ahotsa berezi bat eta soinuak jarri behar zituen. Laburbilduz, liburu bat dramatizatu egin genuen.