Saioa hasteko, gelako kide batzuek beroketa batzuk egin zituzten:
- Lehenik eta behin, bikote batek borrokatzen egongo balirate bezala egin zuten, baina distantzia mantendu behar zuten haien artean; hau da, ezin ziren jo. Umeekin beroketa mota hau erabili daiteke, baina adi egon behar gara distantziekin, bestela, mina har dezakete.
- Ondoren, aurreko egunean egindako ariketa (1/2/3) egin zuten beste bikote batek. Ariketa honetan zenbakiak mugimenduez ordezkatu zuten euritako bat erabiliz; hau da, zenbaki bakoitzak mugimendu eta soinu baten bidez ordezkatu beahr zuten.
- Geroago, beste bi kideek eztabaida bat egin zuten objektu bat protagonista izanik. Eztabaidatzen ari ziren bitartean, irakasleak noizbehinka txalo bat ematen zuen, eta antzezleek txaloa entzuten zutenean, publikoari begira geratu behar ziren mugimendurik egin gabe (teknika honen bidez, publikoak antzezpenean arreta jartzen du).
- Beroketarekin amaitzeko, "Makinaren jolasa" egin genuen. Makina eraikitzeko klaseko bost lagunek parte-hartu zuten, eta Eiderrek irizpide bat eman zien. Gainontzeko ikaskideek Eiderrek emandako irizpidea asmatu behar genuen. Gaia "maitasun eza" izan zen, eta kideek oso ondo interpretatu zuten mugimenduak eta soinuak erabiliz. "Makinaren jolasa" edozein gairekin landu daitezke. Gainera, moduluko lanari begira, baliabide gisa gure antzerkian aplikatu dezakegu beharrezkoa izatekotan.
________________________________________________________________________________________________________________
- KOMUNIKATZEKO: komunikazio asmatuta baliabide on bat da, eta bakarrik gorputza eta soinuekin komunikatu dezakegu. Adibidez, Mikel Laboak lengoaia asmatuta erabiltzen zuen.
________________________________________________________________________________________________________________
1. Ariketa (Babesa / Hiltzailea)
Pertsona bakoitzak hiltzaile bat eta babes bat aukeratu behar izan genuen. Jarduera hau egiteko espazio osotik mugitu behar ginen, eta gure hiltzailetik ihes egin behar dugu gure babesa bilatuz; hots, hiltzailearen artean eta gure artean babesa ematen zigunak egon behar zen. Eiderrek, bat-batean, "Stop!" esaten zuen eta guztiok gelditu egin behar ginen, hilda geuden ala ez egiaztatzeko.
2. Ariketa (Gai interesgarriak)
Kartulina batean haurrekin lantzeko interesgarriak iruditzen zaizkigun gaiak apuntatu genituen:
Dibortzioa Banaketa Bulling-a Dolua Natura Behar bereziak
Heriotza Emozioak Iluntasuna Enpatia Dibertsitatea Egokitzapena
3. Ariketa (Inprobizazioa)
Taularen zutabe bakoitzaren aukera bat hartu eta inprobizazioa egin izan behar genuen, baita “ * ” daukaten guztiak: * Hizkuntz asmatuta
* Abiadura
* Pertsona bat animalian oinarrituta