KONTUAN HARTZEKO!
1. Ariketa (Pertsonaiak imitatzen)
Saioarekin hasteko, klaseko bi kideak klasearen erdira atera ziren pertsonai fikzio bat imitatzeko asmoarekin, "Mogli" hain zuzen ere. Bertan, Moglik "El libro de la selva"-n dantzatzen duen bezala dantzatu zuten.
2. Ariketa (Estatutak sortu)
Bigarren ariketa honetan, klaseko kide bat klasearen erdira atera zen, eta bertan, ume bati imitatu zuen mugimendurik egin gabe; hots, estatua bat bezala gelditu behar zen. Behin forma eginda, beste kide bat atera zen eta forma horretan akoplatu zen ume horren motxila izanik. Ariketa behin eta berriz errepikatu genuen gauza desberdinak eginez. Ariketa honen bidez, emozioak, kultura, etab. lantzen ziren.
3. Ariketa (Objektuei erabilpen desberdinak eman)
Ariketa honen helburua gure objektuak erabiltzea zen, adibidez:
4. Ariketa (Aulkia lortzen)
Jarduera honetan, bi pertsona zeuden klasearen erdian, eta haiekin batera aulki bat zegoen. Hauek saiatu behar ziren aulki horretan esertzen, baina disimuluarekin; hau da, antzezpen bat egin behar zuten. Hori egiten zuten bitartean, txaloren bat entzun zen, eta txaloa entzuten zutenean, puntu finko batera begiratu behar zuten.
Objektua estrategia zen. Pertsonaiak desioak zituzten; hots, zerbait nahi zuten.
Ariketa interakziorik gabe izan behar zen, baina begiradaren bat egon ahal zen. Honetaz gain, momentu batzuetan kamara geldoan antzeztu zuten.
-Nahiz eta pertsonaiaren nahia ikusi, aldi berean gatazka bat dago, eta horrek asko aberasten du.