1. Ariketa (Antzezlanaren objektuarekin makina sortu)
Egun honetan, talde bakoitzak bere objektua erabiliz, makina bat egin genuen. Lehenengoz, denbora izan genuen gure makinak prestatzeko eta entseguak egiteko. Eta ondoren, gainontzeko taldeen aurrean erakutsi genuen. Makina hauek oso baliagarriak izan ahal dira gure azkeneko antzezpenean aplikatzeko.
Makinaren jardueraz gain, hainbat ariketa desberdin egin genituen:
2. Ariketa (Inkilinoaren jolasa)
Bigarren ariketa inkilinoaren jolasa izan zen. Bertan, klaseko kide guztiak hirunaka jarri ginen, etxe bat eta inkilino bat irudikatzeko asmoarekin. Horretarako, bi pertsonek teilatu forma egin zuten besoak luzatuz, eta hirugarren pertsona erdian jarri zen. Jarduera honetan beti geratu behar zen pertsona bat kanpoan aginduak emateko. Kanpokoan zegoenak "Inkilinoa" esaten zuenean, inkilino guztiak etxez aldatu behar ziren. "Etxea" esaten zuenean, etxe guztiak aldatu behar ziren inkilino berri bat bilatzeko asmoarekin, eta "Lurrikara" esaten zuenean guztiok mugitu behar ginen. Kanpoan zegoenak beste pertsona bati lekua kendu behar zion pertsona hori kanpoan geratzeko.
3. Ariketa (Gure klasekideak bilatzen)
Hirugarrenean zazpi boluntario atera ziren. Hauek zirkulu batean jarri behar ziren begiak itxita. Behin zirkuluan egonda, haien aurrean zeukaten pertsonaren aurpegia, burua, etab. ukitu behar zuten nor zen asmatzeko. Ondoren, Eiderrek gimnasio zati batetik sakabanatu zien, eta begiak itxita haien aurrean zegoen pertsonari aurkitu behar izan zuten borobila orden berdinean sortzeko.
4. Ariketa (Gorputz gorapilatsuak)
Laugarrenean bederatzi boluntario atera ziren gorapilo bat sortzeko. Hauek saiatu behar ziren gorapilo handi bat egitea; hau da, zaila izan behar zen askatzea edo bertatik ateratzea.
5. Ariketa (K6-ko objektuari erabilpen desberdinak eman)
Bosgarren jardueran, talde osoa gimnasio osotik ibili behar izan ginen. Ibiltzen ari ginen bitartean, Eiderrek zerbait egiteko agintzen zuen, eta guk gure k6-ko objektua integratuz agintzen zuena egin behar genuen.
6. Ariketa (Emozioak dramatizatu)
Seigarren jarduera honetan, gimnasioa lau zatitan banandu genuen emozio desberdinekin. Behin bananduta, zirkulu batean jarri ginen eta bueltaka hasi ginen. Bueltak ematen genituen bitartean, Eiderrek GELDI! esaten zuen, eta gelditzen ginen tokiko sentimendua adierazi behar genuen.