Ariketa (Agerraldiak praktikatzen)
Bederatzigarren saio honetan, Eiderrek denbora utzi zigun gure antzezlanaren hainbat agerraldiak praktikan jartzeko, oso galdutak sentitzen ginelako. Honetaz gain, Eider taldez talde joan zen laguntzeko asmoarekin; hots, talde bakoitzari ideiak eman zizkigun eta geneuzkan zalantzak argitzen saiatu zen.
Denbora utzi baino lehen, beroketa bat egin genuen gure gorputzak berotzeko asmoarekin. Beroketa "Pinguinoa eta Hartza" deitzen zen. Taldekideak bikoteka jarri behar ginen bat izan ezik, izan ere, pertsona hori hartza izan behar zen. Bikoteak pinguino moduan ibili behar ginen, eta etengabe aldatu behar genituen bikoteak. Hartzak pinguino bat bakarrik ikusten zuenean, beraren bila joan behar zen eta jan egin behar zuen. Jatean rolak aldatzen ziren; hau da, pinguinoa hartza bihurtzen zen eta alderantziz, horrela hartza berria beste pinguino bat jan arte.
Beroketa egin ondoren, borobil batean jarri ginen talde bakoitzak agerraldi bat partekatzeko gela guztiaren aurrean. Eta amaitzeko, arestian esan bezala, gure agerraldiak praktikatu genituen eta zalantzak argitu genituen.