Aurreko saioan aipatzen dudan bezala, saio honetan bigarren agerraldia antzeztu genuen irakaslearen aurrean. antzerkiaren zati hori antzeztu ondoren, irakaslearen partetik hainbat aholku jaso genituen agerraldia hobetzeko jomugarekin. Behin aholkuak entzunda, berriz antzeztu genuen berak esandakoa kontuan hartuz.
Honelako saioak argi dago baliagarriak zirela, izan ere, hauen bidez aukera geneukan antzerkia hobetzeko. Beraz, esan beharra dago eskertzen dela irakasleak bere klase saio batzuk erabiltzea gure antzezlana hobetzeko.