Hizkera ez-formala

Gai hau korapilatsua izan daiteke adituak ez datozelako bat. Halere, gure ustez, tokia izan behar du Hezkuntza munduan. Egoera soziolinguistikoaren eta tokian tokiko baldintzen arabera toki hori zabalagoa edo murritzagoa izango da. Dudarik ez dugu egin daitekeenetan egin egin behar dela denondako aberasgarria delako eta bidegileak izan daitezkeelako.

Hizkuntza gutxituen kasuan eskolak hizkera formala irakasteaz gain ez-formala ere irakatsi behar du ikasleek mintzatzen ikasteko. Entzun soziolinguistikan aditua den Kike Amonarrizen irratsaioa eta irakurri bere artikulu hau.

pdf.png

ZER irakatsi: norberaren emozioak (haserretzean, txantxa giroan, ligatzean...) azaltzeko adina. Bestela, euskarazko ez-formalean ez badakigu, adibidez, nola haserretuko gara euskaraz? Joxerra Garziak azaltzen digu nola haserretuko garen.


joxerratube3.jpg

Euskaltzaindiaren aholkuei jarraituta, euskalkia eta bertako hizkerak bizirik dauden eremuan ahozko hizkuntza bertako hizkeran lantzea komeni da. Gure ikasleak, lagunartean aritzeko, komunikazio ez-formalean gaitzea beharrezkoa ikusten dugu. Herri hizkerak ikasleen eta herritarren arteko inplikazioa, gertutasuna zein motibazioa handitzea dakar lotura afektiboa handitzen delako, besteak beste. Esaterako, belaunaldi ezberdinen arteko trukean garrantzitsua da helduen hizkeretara ailegatzen saiatzea. Herri hizkerek eta euskalkiek duten dimentsio soziokultural hori gureganatzeko modua da.

euskaltzaindia tx.png

NOLA irakatsi: Ahozko ez-formala modu planifikatuan lantzea proposatzen dugu. Ez-formalak, formalak bezalaxe, berezko ezaugarriak dituelako: adierazkortasuna, adiskidetasuna, arrunkeriak esatea, silabak jatea, makulu asko txertatzea eta hainbat gehiago. Horretarako, modu/aukera desberdinak egon daitezke; herri hizkerak lantzea; hitanoa edo giza talde bati (eman dezagun haurrei, gaztetxoei...) dagokion hizkera https://www.urtxintxa.eus/jolasguneak/gazte-hizkera/ lantzea; ikasleei esamoldeen eta esaera zaharren baliabideak eskaintzea...

hitanoa tx.jpg
haurren hiztegia.jpg
https://www.urtxintxa.eus/jolasguneak/gazte-hizkera/
esamoldeak.jpg
atsotitz.jpg

Praktika ona

Leitzako Erleta IP-ko ikasle eta irakasleen ahozko praktika.

Belaunaldien arteko zubia

Erleta eskolako bideoa

Aurreko guztiari gorputza emateko, gela barruan egoera ez-formala gara dadin, sustatu behar diren hainbat jarrera eta balore:

-Egoera ahalik eta informalena sortzen ahaleginduko gara, giro naturala sustatuz: jokoa, txistea, psikodrama, txotxongiloak, bikoizketa, komikia, txutxu-mutxu tailerra, kontu kondairak, kantuak, bertsoak...

-Bat-batekotasun partehartzailea: ez dago ikuslerik, kide guztiak aktiboak dira.

-Arreta erakartzeko lehia: bat-batekotasun edo burutazio gehien duena izango da lehia irabazteko aukera gehien dituena. Hitzokei adibide bat da.

-Burutazioa: egoerak sustatzeko ideiak.

-Egoera erakargarriak: egoera kaotiko, nahasi eta aurretiaz asma ezin daitezkeen egoerak zenbaitetan.

-Lidergoa: taldeak gozatzeko giro aparta sortzen dakiena.

- Hizkuntzarekin jolastea eta sortzea.

trinkotzaindia.jpg