Ahozkoaren baliabideak: berbalak eta ez berbalak
Baliabideen inguruan iritzi ezberdinak daudela kontuan izanda, guk hainbat egileren sailkapen ezberdinak hartu eta guretzat interesgarriena izan daitekeena laburtu dugu sailkapen honetan:
Ahozko baliabideak
|
1.- Baliabide ez berbalak (testuinguruarekin batera lantzeko):

|
-
Gorputzaren mugimenduak (kinesikoak): begirada; keinuak (aurpegikera, buruaren eta eskuen mugimendua), arnasa eta gorputz jarrera.
-
Espazioa eta kokapena (proxemikoak): nora begira, distantzia, kokagunea. Norberak espazioa nola ulertzen duen eta gizartean nola ulertzen den.
-
Kanpoko itxura (kanpoko osagarriak): janzkera, mozorroak, garbitasuna...
-
Espazioari dagozkion elementuak: argitasuna, akustika, aulkien antolaketa…
|
2.- Baliabide paraberbalak (testuinguruan eta hizkuntzan lantzeko): ahotsa (berezkoa, fisikoa, biologikoa) eta ahoskera

|
-
Arnasa
-
Ebakera: komunikazioaren oinarria da, gaizki ebakiz gero ez da ezer ulertzen eta beste muturrean, gehiegizko ebakerak ondorio kaltegarriak ditu (ebakera hiper perfektuak entzulearengandik urrundu egiten gaitu). Txarra ebakera-modu bakar baten jabe izatea da.
-
Isiluneak
-
Abiadura eta erritmoa
-
Bolumena, intentsitatea
-
Tonua (bakoitzak berea duen arren, tonu altua pozarekin eta tonu baxua tristurarekin lotzen dira; egoera emozionalarekin lotua)
-
Intonazioa, musika (testuari lotuagoa galderetan, harridura): hitz-katea -hitzak ez dira bakarka ahoskatzen, aurreko eta atzekoekin lotuta dago -atzoizantzen-; puntuazio zeinuak ez datoz beti bat isiluneekin; intonazioaren bidez adierazten dugu esaldia amaitu den ala ez; tonu aldaketa kohesio-modua da.
-
Azentua (ez da gaztelanian bezain markatua, hitza ez da unitatea sintagma baizik eta testuinguruaren zein euskalkiaren arabera aldagarria)
-
Ahoskera (palatalizazioak, hitz elkarketa -ezpada, ezta-, loturak hitzak janez, kontsonante bilkurak -etzara, etzetozela, emantzion, eluke-. EBAZ (Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua), Euskaltzaindia, 1998
|
3.- Baliabide berbalak (hizkuntzan eta testugintzan):

|
-
Inkoherentzia tematiko erlatiboa (gai batetik bestera joatea eta atzera itzultzea)
-
Elipsia
-
Lotura baliabide errepikatuak (“ta”, “ba”,”geo”)
-
Esaldi amaitu gabeak
-
Morfosintaxia desorekatua: komunztadura askotan pentsamenduarekin egitea eta ez egitura sintaktikoarekin.
-
Hitz eta molde errepikatuak (erredundantzia)
-
Hiztegi soila hitza etengabe erabiltzea elementu ezberdinak izendatzeko (adibidez “esan” hitza idatzian aipatu, gaineratu, azpimarratu, gehitu, mahairatu)
-
Hitz-makuluak (“ehh”)
-
Onomatopeiak
-
Hitz-ordena
-
Ez da horren zuzena (idatziaren arau estandarraren aldean)
-
Diskurtsoaren laguntza tresnak: ppt, ordenagailua, hormairudiak, marrazkiak, liburukiak...
|
Olatz Beobideren bideoa interesgarria dela uste dugu.
| |
Bestalde hona hemen hitzik gabeko komunikazioa: 
|
|
|
|