OINARRI TEORIKOAK

ABIAPUNTUKO EGOERA

Eskola hizkuntza ikasteko, irakasteko eta erabiltzeko gunea da; hau da, komunikazio gunea: ikasleen artekoa, irakasle eta ikasleen artekoa, irakasleen artekoa, guraso eta irakasleen artekoa, eta abar. Hor sortzen diren komunikazioak eta gaitasunak interesatzen zaizkigu, batez ere ikasleen eta irakasleen artekoak zein ikasleen artekoak.

Horri guztiari forma eta norabidea emateko, hainbat ikuspegi, teoria zein gelako praktika izan ditugu kontuan. Hemen, guretako esanguratsuenak izan direnak jasoko ditugu.

Duela urte batzuk, euskara sustatzeko bideak bilatzen ari ginenean, ahozkoaren lanketa adar nagusitzat jo genuen eta hori garatu nahian ekin genion egitasmo honi, besteak beste.

galdeidazue tx.jpg
Oinarri teorikoak_berritua_jarri gabe.pdf