HELBURUAK

Ahozko hizkuntza irakastearen helburu nagusia hauxe da:

Ikasleak ahozko gaitasunean trebatzea.

Europak ezarritako 10 gaitasunetako bat da Komunikazio gaitasuna garatzea eta horretan ari gara. Komunikazioaren bide zuzenena da ahozkoa eta hori gelan propio lantzeko helburua dugu. Ikasleak komunikatzeko asmoz ekoizten dituzten ahozko testuetan trebatzen joatea.

Bestelako xedeak:

      • Ahozko hizkuntzaren programazioa egitea, eta horretarako curriculumeko edukiak lantzea. LHko curriculumak zein BHko curriculumak ere ahozkoari tokia eman diote; hala ere, garrantzi handiagoa eman beharko lioketelakoan gaude.

      • Ahozkoa gelan lantzen hasteko oinarri didaktikoak finkatzea.

      • Ahozkoaren ebaluazioan trebatzea. Horretarako nahitaezkoa da ikasleen ekoizpenak grabatzea, sekuentzia didaktikoak, alegia.

      • Ikasgaien arteko zubiak eraikitzea.

      • Hizkuntzen trataera bateratua neurri batean bederen bultzatzea hizkuntzak uztartuz (euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntzak).

      • Irakasleen arteko elkarlana sustatzea.

      • Irakasleak zein ikasleak teknologietan trebatzea.

      • Ikasleek ezagutzen transferentzia egin dezaten bultzatzea.

      • Ikasleen parte-hartze aktiboaren bidez, haien motibazioa sustatzea.

      • Ikasleak talde lanean trebatzen joatea.