SDren egitura

Egoera (abiapuntua): ikaslea eskolako proiektu bati dagokion egoera komunikatibo esanguratsu batean kokatuko da. Aurretestua edo aurre ekoizpena: ikasleari ekoizpen bat eskatzen zaio. Bideoetan, ikasleek dituzten zailtasunak eta beharrak ikusten dira eta horrek hobetu beharreko alderdiak lantzeko aukera ematen digu horretarako diseinatuko ditugun hiru moduluetan.

Moduluak: lantzekoak 3 multzotan edo lantegitan banatuta daude: testuingurua, testugintza eta hizkuntza nahiz estrategiak.

Kontrol zerrenda: sekuentziak bere baitan duen ebaluazio tresna.

Ondotestua edo azken ekoizpena: hiru moduluak landu ondoren, egiten den azken ekoizpena da, landutako guztia biltzen duena (hizkuntza formak, hiztegia, testu antolatzaileak, gorputza-begirada...).

Ebaluazio eraikitzailea


Sekuentzia didaktikoaren azalpen orokorra: dinamika eta nondik norakoa bikain laburtzen ditu Josune Zabalaren bideoak.


Egitura ulertzeko, Josune Zabalaren beste bideo hau ikustea eta grafikoa eskura izatea aholkatzen dizuegu:

SD berria.jpg


Ahozkoaren lanketa sistematikoki programatzeko, testu molde bat lantzen da. Testu generoen bidezko lanketa ulertzeko Josune Zabalaren hirugarren bideo hau argigarria izan daitekeela irizten diogu.

josune_zabala_testugeneroak.png