Arnegi-Luzaideko eskolak

Egitasmoaren aurkezpena

LUZAIDE ETA ARNEGI ESKOLA PROIEKTUA- EUSK.mp4

Arnegi-Luzaideko eskolak elkarrekin aritzeko proiektuari jarraiki azkeneko urte hauetan bi herri horietako eskoletako haurrek batera ikasten dute. Hori dela eta, hiru hizkuntzekin batera (euskara, gaztelania eta frantsesa) ari dira lanean eta ikasleak hiru hizkuntza horietan trebatzeko erronkari aurre eginez.

2020/21 ikasturtean Zuzendaritzak eta irakasleen klaustroak ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna ebaluatu nahi izan dute hiru hizkuntza horietan: batetik, ikasleen ahozko gaitasuna neurtzeko eta hobetzeko; bestetik, hizkuntzen didaktikan behar diren hobekuntzak garaiz inplementatzeko.

Ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna ebaluatzeko EIBZren prestakuntza eskaintzaz baliatu dira. Ikasturtean zehar hiru hizkuntzetan eta ikasmaila ia guztietan (HH5; LH 3., 4. eta 6.) sekuentzia didaktikoak diseinatu eta gelaratu dituzte. Ikasmaila horietako ikasle guztiak grabatu dituzte hiru hizkuntzetan (aurretestuan eta ondotestuan). Ahozkoa propio landu dute eta ondoren ebaluatu.

Prozesuak ikasle bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak identifikatzeko eta lantzeko aukera ere eman du eta, jakina, horiek hobetzen jarraitzeko.

Arnegi-Luzaideko_sekuentziak_SITES