Hizkera ez-formala

Hizkuntza gutxituen kasuan eskolak hizkera formala irakasteaz gain, ez-formala ere irakatsi behar du ikasleek mintzatzen ikasteko. 

ZER IRAKATSI 

Norberaren emozioak azaltzeko hizkera: haserretzean, txantxa giroan, lagun artean, ligatzean... erabiliko duten hizkera jakin behar dute ikasleek. 


Joxerra Garziak dioen moduan hizkera mota hori ez badakigu  nola haserretuko gara euskaraz? 


joxerratube3.jpg

NOLA IRAKATSI

Ahozko ez-formala modu planifikatuan lantzea proposatzen dugu. Ez-formalak, formalak bezalaxe, berezko ezaugarriak dituelako: adierazkortasuna, adiskidetasuna, arrunkeriak esatea, silabak jatea, makulu asko txertatzea eta hainbat gehiago. Horretarako, modu/aukera desberdinak egon daitezke; herri hizkerak lantzea; hitanoa edo giza talde bati (eman dezagun haurrei, gaztetxoei...) dagokion  hizkera gazte-hizkera edo haur hizkera  lantzea; ikasleei esamoldeen eta esaera zaharren baliabideak eskaintzea...

Aurreko guztiari gorputza emateko, gela barruan egoera ez-formala gara dadin, sustatu behar diren hainbat jarrera eta balore:

BALIABIDEAK

haurren hiztegia.jpg

Haurren munduko hiztegi txikia

Esamoldeak

esamoldeak.jpg

Esamoldeak

Gazte esamoldeak

Hitanoa

Nafarroako esaera zaharrak

EUSKALKIEN ERABILERA IRAKASKUNTZAN

Euskaltzaindiaren aholkuei jarraituta, euskalkia eta bertako hizkerak  bizirik dauden eremuan ahozko hizkuntza bertako hizkeran lantzea komeni da. Gure ikasleak, lagunartean aritzeko, komunikazio ez-formalean gaitzea beharrezkoa ikusten dugu. Herri hizkerak ikasleen eta herritarren arteko inplikazioa, gertutasuna zein motibazioa handitzea dakar lotura afektiboa handitzen delako, besteak beste. Esaterako, belaunaldi ezberdinen arteko trukean garrantzitsua da helduen hizkeretara ailegatzen saiatzea. Herri hizkerek eta euskalkiek duten dimentsio soziokultural hori gureganatzeko modua da.

Euskalkien erabileraz Irakaskuntzan, Komunikabideetan eta Administrazioan 


Eskola eta euskalkiaren arteko harremanaz Bittorio Lizarragak  Eskola eta euskalkiaren auzia: Nafarroako eredua  artikuluan (14-19 or.) zenbait kontu argitzen ditu eta norabidea zein izan behar duen proposatzen du:

"... nahasi ditugu, euskara batua, hots, estandar komuna eta euskalki baten joera nagusitik eratorritako estandar tankerakoa. Esan nahi baita, euskara batuak uste baino aukera naroagoa erakusten duela ontzat hartutako forma desberdinak erabiltzeko, eremu zabaleko euskalkietakoak baldin badira, bederik." 

Praktika ona

Leitzako Erleta IP-ko ikasle eta irakasleen ahozko praktika.

Belaunaldien arteko zubia

Erleta eskolako bideoa