Ahozko motak

Ahozko motak  diskurtsoan erregistro bat edo beste erabiltzean sortzen dira, horiek jarritako helburu komunikatiboaren arabera aldatzen baitira. Ahozko mota anitz daudela ulertzeko jarraian adibide bat duzue:

medikuena gardena2.gif

Medikuen jardunaldi bat da dugun komunikazio egoera orokorra

- Hasteko, jardunaldira doan medikuak hitzaldia eman behar du jardunaldian. Hartzaileak medikuak dira, medikuen aurrean egindako hitzaldia: idatzi mintzatua, teknikoa-espezifikoa, jasoa eta planifikatua.

- Hitzaldia bukatutakoan, elkarreraginaren ondorioz, entzuleen galderak erantzutean, esandakoa: teknikoa-espezifikoa, jasoa eta lehendik landuta duen diskurtsoaren bat-batekotasuna du.

- Mediku taldea ondoko tabernan elkartu da bazkaltzeko eta, hika eta medikuntzari buruz ari badira: teknikoa-espezifikoa, estandarra eta espontaneoa izanen da.

- Eta azkenik, bazkaldu ondoren, tabernan  asteburuko planei buruz ari badira: ez formala, txantxa girokoa, ez jasoa eta espontaneoa.

Ezaugarriei buruzko aurreko orrian aipatu dugun continuum horretan (ahozko motak erakusten duen aniztasun horren barruan) muturreko bi ahozko mota bereiztea proposatzen digute Dolz & Schneuwlyk (1998). Batetik, ahozko bat-batekoa edo solas gisako elkartruke komunikatiboetan aurkitzen dugun hizkera inprobisatua. Bestetik, "idatzi mintzatua" edo ahoz gauzaturiko idatzizko hizkuntza, hau da, aurretik idatzia edo planifikatua izan den testu batean oinarritutako ahozko ekoizpena. Muturreko bi ahozko praktika hauen arteko continuumean ezaugarri bereizgarriak dituzten ahozko erabilera ezberdinak aurkituko ditugu.

Horrez gain, eskolan, gizartean bezalaxe, komunikazioa (elkarreragina) etengabea izateaz gain, gehien-gehienetan ahozkoa izaten da. Ahozko komunikazio hori erregistro ugaritan gauzatzen denez, diskurtsoa horren arabera moldatuko da, alegia, formala eta ez-formalaren arteko bi mutur horien baitan. Hau da, hasieran aipatu dugun continuum horretan batetik bestera mugituko gara.

Gela barruan den-dena ez da formala. Esaterako, taldekako lana bultzatzen denean, gelako jarduerak taldeka burutu ondoren, gelakideen aurrean azalpenak eman behar direnean, ikaslea formaltasun aldetik egoera ezberdinetan jartzen dugu. Taldekideek jarduera burutzeko euren artean nahitaez hitz egin, adostu... beharko dute eta, gero biltzen dituzten ondorioak jendaurrean azaldu behar dituzte. Taldean egin beharrekoa hizkera ez-formal batean egitea da zentzuzkoena eta, aldiz, jendaurreko azalpena hizkera eredu formalago batean egin beharko dute. Begiratu honi buruzko ahozko komunikazioaren berezko ezaugarrien taula informala-formalaren arteko aldeak aztertzeko.

https://drive.google.com/file/d/0B-_ei4nDCUa2UFNMQWR2X2NVYWs/view?usp=sharing
https://drive.google.com/file/d/0B-_ei4nDCUa2R3g5bVlsMUx0MjQ/view?usp=sharing

Ahozko motak lantzeko planifikatutako SDez gain, ahozko jarduera solteak txertatzea ere komeni da. SDren garapenean garrantzitsuak dira egiten diren ahozko ekoizpen bat-bateko horiek, eta horiek ere zaindu eta elikatu egin behar dira.

Horretarako, Zenbait orientabide erregistroen trataeraz liburukian dauden hizkera motak kontuan hartu ditugu.  Egoera berberak, continuum horretan forma ezberdinak hartzen ditu, hartzailea aldatuta, tokia aldatuta, gaia aldatuta... 

https://drive.google.com/file/d/0B6ZRFzSsq3tEWHZhYUNDR2hkc2s/view?usp=sharing