Proposamena

Ikasleen ekoizpenak ebaluatzeko

Ahozko ekoizpenen ebaluazioari ekiteko honako bidea jarraitzea proposatu dugu: hasteko, adierazle orokorrak kontuan hartzea; gero, ikasmaila bati dagokion proposamen zehatza egitea eta, azkenik, ikasleen ekoizpenak baloratzea.

1. Ebaluatzeko adierazle orokorrak

Sekuentzietan lan daitezkeen atalak (diskurtsoaren testuingurua, testugintza edo diskurtsoaren egitura, eta hizkuntza eta hitz egiteko estrategiak) kontuan hartuta adierazleen eredu orokor bat proposatu dugu. Proposamen orokor hau maila bakoitzerako egokitu egin behar da.


adierazleak tx.png

2. Lehen Hezkuntzako 3. mailarako proposatzen duguna

Proposamen honetan, sekuentzian bezala, 3 moduluen egitura jarraitu dugu: diskurtsoaren testuingurua, testugintza eta hizkuntza eta hitz egiteko estrategiak. Adierazleetara iristeko kontuan hartu ditugu sekuentzian landutako elementuak zein curriculumeko estandarrak. Taulan ondoko eskema jarraituz adierazi ditugu:

1. Ahozko sekuentzietan Lehen hezkuntzako 3. mailan lan daitezkeen elementuak.

2. Curriculum ofizialean nola jaso diren elementu horiek, estandarrak.

3. Guk aztertutako sekuentzietan ageri diren aldagaiak nola ebaluatu, hau da, ebaluatzeko adierazleak.

proposamena tx.png

3. Sekuentziekin batera aztertu ditugun ikasle batzuen ekoizpenak

Zenbait gelatan gelaratutako sekuentziak eta ondoren sortu diren 6 ikasleren ahozko ekoizpenak aztertu dira. Ikasle bakoitzaren fitxa egin dugu eta bertan atal hauek agertzen dira:

- ikaslearen aurretestua eta ondotestuaren grabazioak

- ahozko testu horien transkripzioak

- ekoizpenen azterketa: aurretestuen eta ondotestuen alderaketa, ongi egindakoak eta hurrengo batean hobetzekoak

Hemen daude ikasle bakoitzaren azterketa-fitxak:

Momentuz, LHko 3. maila egin dugun arren, gure asmoa mailaz mailako proposamenak egiten joatea da. Eredu hauek gure praktikatik ateratako erreferenteak dira, eta ahozkoaren ebaluazioa egiteko baliagarriak izan daitezkeela uste dugu.