ZERGATIA

ZERGATIK HASI HONETAN?

  1. Gure ikasleek eskolan komunikazio gaitasuna lortu behar dutelako. Jakina da komunikazio gaitasun horren zati bat idatzian gauzatzen dela, baina beste zatia ahozkoan gauzatzea beharrezkoa dela iruditzen zaigulako.

  2. Gure ikasleen ahozko jarduna hobetzeko, gelan ahozkoa modu sistematikoan eta planifikatuan lantzea beharrezkoa ikusten dugulako.

  3. Neurri batean irakaskuntzaren berbalizazioak metodologia aldaketa dakarrelako (ahozko komunikazioaren paradigmak).

  4. Ikasleen motibazioan eragiten duelako, ikasleek aurrera egiten dutela ikusten dutelako, irakasleok haien motibazio eta aurrerapena ikusten ditugulako eta ikasleen parte-hartzeak horretarako bide ematen duelako.

  5. Ikasle guzti-guztiek bere ahozko ekoizpena (bideoz grabatua) ikusi ondoren, bakoitzak berea, zertan hobetu behar duen garbi ikusten delako.

  6. Bien bitartean, curriculumeko edukiak ere lantzen ari garelako.

  7. Ikasgai desberdinetako irakasleak elkarrekin lanean ari direlako: programazioan, gelako lanketan eta ebaluazioan.

  8. Eginez ikasten dugulako, eta egindakoaren gainean gogoeta eginez aurreratu dezakegulako.

  9. Gure hizkuntzaren egoera hobetzeko beharrezkoa dela uste dugulako.

Bestalde, eskolan ahozkoaren lanketa planifikatua eta sistematikoa egin behar dela frogatzeko:

1) Irakasleek esandakoak:

2) Dolz eta Gagnonek esandakoa, Josune Zabalak bere artikuluan jaso duena: