4-Eskolaren zeregina

A.- Eskolak ZER egin behar duen

Eskolak ahozkoa landu  behar du. Entzun, esate baterako, zer dioen Joxerra Garziak ahozkoa lantzeari buruz.

Joxerra_cr.jpg

Horretarako bide bat proposatzen dugu: sekuentzia didaktikoa.

SD cr.png

B.- Eskolak NOLA egin

1. Tresna bat erabilita

Ikasleek Ahozko ekoizpenak egin behar dituztenez, horiek sortu ahal izateko sekuentzia didaktikoak (1) diseinatuko ditugu eta horietan testu generoak bitarteko izanen ditugu. Besteak beste, honakoak nabarmendu nahi ditugu bide honetan:

---------------------------------- Dokumentuak----------------------------------

2. Irakaslea isilduta eta ikasleei hitza emanda

Lan egiteko modu honetan irakaslea isiltzea eta ikasleari protagonismoa ematea nahitaezkoa da. Ikaslea egon behar da erdigunean. Egin diren ikerketek nahiz gelako behaketek adierazi dute  gelako elkarrizketa gehienak irakasleek kontrolatzen dituztela eta ikasleen ekoizpenak, sarritan, irakasleen galderei erantzuteko baino ez direla; hori dela-eta, ekoizpen horiek, oro har, oso laburrak izan ohi dira. Gure ustez, ikasleek euskaraz hitz egin dezaten, hitz egiten jarri behar ditugu.

3. Gela demokratizatuta eta gelako antolaketa eraldatuta

Ahozko ekoizpenetan ikasleen esperientzia irakaslearekin negoziatu beharrekoa da. Bide honetatik ikasleek hartzen duten protagonismoa ikaragarri handitzen da. Esan beharrik ez da, modu honetan lan eginez, ikasleen motibazioa anitzez ere handiagoa dela, parte hartzeak berak motibatzen dituelako.

4. Ahozko lanketari buruz gogoeta eginda

Horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu:

Laburbilduz, eta nahiz eta errepikatu, gure ustez eskolak honela landu behar du ahozkoa: