Ahozkoaren lanketa sistematikoa

Uri.png
Uritube.jpg

Gidoia

Ulibarri programako "Eskola hiztun bila" XIII. jardunaldia, 2009

10 aholku lagungarri ahozkoa modu sistematikoan lantzeko:

1. Ikasleak, ikasturtero, behin grabatzea.

2. Testuak curriculumeko testu generoekin lotuta egotea. Entzun testu generoen gaineko Josuneren bideoa.

3. Programatzea: urtean landuko diren gaitasunen artean ahozko gaitasuna lantzeko bereziki eginen diren jarduerak edo SDak zehaztea (maiztasun batekin).

4. Irakaslea ahal dela isilik egotea, batez ere, ikasleek  adinean aurrera egin ahala.

5. Ebaluazio eraikitzailea: kontrol zerrenda (ikasleak zer eskatuko zaion jakiteko) eta ebaluazio formatiboa.

6. Irakaslearen jarduna ebaluatzea. Hiprest taldearen jarduera honetan datza. Irakurri Hik Hasiko beheko artikulua gaian sakontzeko.

7. Bizi errealeko ahozko ereduak ematea, hau da: ahozko ereduak ematea eta eredu horiek errealak izan daitezen.

8. Ahozkoaren berezko lanketaren kontzientzia lantzea ikasleen eta irakasleen artean. Entzun beheko bideoan Joxerra Garziak dioena.

9. Ahozko lanketaren beste dimentsio bat. Ikaskideen arteko elkarrekintza gauzatzeko ahozkoa propio landu behar da. Irakurri Hik Hasi aldizkariko 123. zenbakian adierazitakoa.

10. Ikasleekin egoera negoziatzea, adostea.