Ebaluazioa testu motaren arabera

EBALUAZIOA TESTU MOTAREN ARABERA

Atal honetan, askotan aipatu diren testu moten ezaugarriak eta haiek ebaluatzeko adierazleak proposatuko dira. Lan honek lagun lezake SD bat eraikitzeko garaian testu mota horrek dituen ezaugarriak zein diren argitzen, eta horren arabera edukiak aukeratzen. Baita testu mota horri, zuzenean, zein ebaluazio irizpide dagokion jakiten ere.

Taulak ez dira gaitasunaren arabera mailakatu. Irakasle bakoitzak erabakiko du, bere ikasleen komunikazio gaitasuna kontuan hartuta, zein helburu jartzea komeni den, eta beraz, zer ebaluatuko duen. Beraz, taula honetako proposamenaren zailtasun maila irakasleak egokitu lezake.

Lehen Hezkuntzako curriculumean ezarri diren ebaluazio estandarrak kontuan hartuta, honako testu moten proposamena bideratu da:

https://drive.google.com/file/d/0B7L6z_I_ISX2MGhIQzQ5SkVZOG8/view?usp=sharing
https://drive.google.com/file/d/0B7L6z_I_ISX2WGFPYkVUVm1FY1k/view?usp=sharing
https://drive.google.com/file/d/0B7L6z_I_ISX2R05XcnZUM09iams/view?usp=sharing
https://drive.google.com/file/d/0B7L6z_I_ISX2R1NSZnVHTnhOTWM/view?usp=sharing
https://drive.google.com/file/d/0B7L6z_I_ISX2c1ZwNFhjZkNiZVU/view?usp=sharing
https://drive.google.com/open?id=0B7L6z_I_ISX2NkdjRzFQSjdNOFE

irudiotan klik egin dokumentuak bistaratzeko

Taulako edukiak zehazteko garaian, testuinguru eta testu mota jakin bat irudikatu da, beraz, testuinguru eta testu jakin bati lotutako proposamena da (zerbait orokorra). Irudikapen horretatik, proposatu den testua landu nahiz ebaluatzeko irizpide nagusiak zein diren zehaztu da Sekuentzia Didaktikoaren egitura mantenduz. Irakasleak irudika lezake testuinguru ezberdinago bat edo testu mota beraren beste ezaugarri batzuk ere bai. Taula honetako edukiak egokituko ditu bere nahi eta beharretara (taulan jarritakoak ezaugarri nagusi eta orokorrak direlako).

Proposamen hau egiteko garaian bereziki kontuan hartu da aurreko ebaluazio tauletan landutakoa.