2-Oinarri soziolinguistikoa

Oinarri soziolinguistikoak are nabarmenagoa egiten du ahozko hizkuntza irakasteko beharra, horrek ahalbidetuko baitu, neurri batean, euskararen erabilera.

Gure oinarri nagusiak Txepetx-en eta Fishman-en proposamenak izan dira.

pdf.png

Txepetxen ekarpenari dagokionez, hizkuntzak ikasteko garaian eragiten duten faktoreak hartu ditugu kontuan: motibazioa, ezagutza eta erabilera.

Eta horiek zein neurritan behar diren hiztun batek batetik bestera jauzia egiteko, begiratu baso komunikanteen teoria edo eredua.

Bestalde, eskolari egokituta, besteak beste, hizkuntza irakasteko/ikasteko eta erabiltzeko tokia izanik, eta Txepetxen ereduari jarraiki, eskolan hizkuntzaren erabilera ere landu beharko da, ahozko hizkuntza, alegia. Irakaskuntzan gabiltzanondako Jose Maria Sanchez Carrionek proposatu zituen hiztun tipoak interesgarriak eta erabilgarriak dira, nahiz eta azkeneko urte hauetan hiztun tipo errealek aldaketak izan dituzten, gure ustez, komeni da horiek oinarrian eta gogoan izatea gure ikasleen hizkuntz tipologia ulertu ahal izateko.

Fishmani erreparatuta, Hizkuntza Biziberritzeko Saioak, RLS-delakoak, lortu beharko lukeena erabilgarria iruditu zaigu gure egoerara egokitua dagoelako. 8 urrats bereizten ditu Fismanek, 4. urratsa eskola da. Bere proposamenean 6. urratsa, gertuko komunitatea da, Hizkuntza Biziberritzeko saioetan garrantzitsuena eta asko zaindu beharrekoa; eskola, berez, bigarren mailako sozializazio agentea da, baina, gaur egun, lehen mailakoa ere bihurtzen ari da; hori dela eta, eskolak 6. urratsari erreparatu behar dio eta hari begira egon behar du, eskola gertuko komunitatearen parte den neurrian, nahiz eta bigarren mailako sozializazio agentea izan (hori azken urteotan aldatzen ari den fenomenoa da; esate baterako, gure haurrak goiz joaten dira haurtzaindegira).

8 urrtats tx.jpg

Fishmanen 8 urratsak

Bestalde, jakin badakigu eskolak eragin mugatua bezain garrantzitsua duela gurea bezalako hizkuntza baten egoeran. Ikustea besterik ez dago aspaldian Iñaki Arrutik proposatutako eskema, non garbi ikusten den eskolaren eragina zenbatekoa den, ordutan bederen, eta eskolak eragin mugatua duela.

Azkenik, beharrezkoa iruditzen zaigu euskal eredu elebidunen gaineko hausnarketa ere gogoan hartzea.