3-Hizkuntza gaitasuna

Gure ikasleen hizkuntza gaitasuna zein den aztertzea komeni da eta, hortik aurrera, zein izan beharko lukeen irudikatzea. Horretarako, zenbait gogoeta eta ikerketa ekarri ditugu hona:

A.- Mikel Zalbidek erabili.com-en argitaratutako artikuluan dioena askotan baliatu izan dugu gure irakasleek haien ikasleen hizkuntz gaitasunarekin duten kezkari erantzuna emateko, haien ikasleen hizkuntz gaitasuna zer-nolakoa den ulertzeko eta, aldi berean, eskolak horri, neurri mugatuan bada ere, aurre nola egin behar dion esateko. Sarritan, ikasleen egoerak oso bestelakoak dira, ikasle batetik beste batera gauzak asko aldatzen dira, eskola batetik beste batera ere bai, ingurune batetik beste batera, jakina, eta, aldiz, denak orokortzera jotzen dugu. Zalbidek artikuluan jasotzen duen argazkian gure geletan zer gertatzen den ulertzen laguntzen digu. Halaber, eskolak gure ikasleen hizkuntz erabileran duen eragin mugatua adierazten du, baina, azken finean eragina; ahal dela, biderkatu behar dugun eragina.

Honatx bi galdera hauei ematen dien erantzuna:

    1. Ikasleek ba al dakite euskaraz?

    2. Ikasleek egiten al dute euskaraz?

B.- Euskararen ereduen bilakaera eta hizkuntzen trataera bateratua.

Euskal ereduak.png

C.- Bestalde, EAEn egiten ari diren ikerketak guretako pistak dira gure ikasleen hizkuntz gaitasunaren eta erabilera ohituren berri izateko. Hortxe ditugu ISEIk LH4n egin duen Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia: euskara edota Arrue ikerketen emaitzak: Eskola-giroko hizkuntza erabilera aztertzen eta Arrue ikerketaren emaitzak.

konpetentzia.png
Arrue 1.png
Arrue 2.png