Ezaugarriak

Ahozkoaren ezaugarriak zehazteko orduan, ahozkoaren eta idatzizkoaren arteko harremana hartuko dugu oinarri.

1.- Aldea adierazteko hainbat irizpide (ekoizpen bidea...) erabil daitezkeen arren, guk bereziki akatsaren trataera nabarmenduko dugu. Idatzizkoan, irakur, berridatz eta zuzendu daiteke eta ahozkoan, berriz, ezin da atzera egin, egindako akatsa konpontzeko jarduna moldatu behar da luzatuz edo barkamena eskatuz edo dena delakoarekin.

bokadillo ezaugarriak berde tx 2.jpg

2.- Idatziaren ulermenaren ardura irakurlearena da neurri handi batean. Ahozko ekoizpenaren ulermenaren ardura, aldiz, hiztunak du (izan beharko luke) testuinguruko elementuak aintzat hartu ez dituelako edo komunikazio egoerara behar bezala egokitu ez delako .

3.- Azpimarratu nahi dugu xede komunikatiboaren eta testuinguruaren garrantzia, hain zuzen ere gutxi lantzen delako. Abiapuntua den helburu komunikatiboa betetzeko, nahitaezkoa da kontuan izatea ekoizpena baldintzatuko duten testuinguruko elementu pragmatiko guztiak . Testuinguruko ezaugarriak, besteak beste, hauek dira: helburua, gaia, denbora, hizkuntza erregistroa, euskalkia edo bertako hizkerak, hurbilpena hartzailearekiko, hartzailearen ezaugarriak, tokia... Entzun honen inguruan Joxerra Garziak bikain laburtzen dituenak.

joserratube2.jpg

4.- Ahozko testuaren eta idatzizko testuaren arteko aldeak. Hona ekarri nahi dugu Josune Zabalak eta Maitane Ayerzak proposatutako taula:

Ahozko eta idatzizko generoen arteko aldeak

boli tx2.png

Idatzizkoa

micro tx2.png

Ahozkoa

    • Begia eta eskua.

    • Orria edo ordenagailua.

    • Testu markatzaileak, paragrafoak, argazkiakā€¦

    • Ortografia.

    • Denbora idazteko eta zuzentzeko (irakurtzeko).

    • Arau estandarrak: zuzentasunaren garrantzia.

    • Testualizatze baliabideak: edukien antolaketa ordenatua eta neurtua, kohesio baliabide ugari eta ezberdinak.

    • Belarria eta ahoa.

    • Ahotsa eta gorputza.

    • Tonu aldaketak, erritmo aldaketak, isiluneak.

    • Gorputz mugimenduak.

    • Begirada.

    • Zuzenketak bat-batean.

    • Errepikapenak.

    • Esaldi amaitu gabeak.

    • Ez da horren zuzena (idatzizkoa alderatuta)

    • Testualizatze baliabideak: edukien antolaketa ordenatua eta neurtua, kohesio baliabideak.

5.- Ahozkoaren eta idatziaren arteko osagarritasuna ere aipatu nahi dugu. Batetik, batez ere, ahozko formalean ematen da. Esate baterako, ahozko formalean erabil daitezkeen laguntza tresnak, besteak beste, power pointak, gardenkiak, irudiak, laburpenak, gidoiak, eskemak... lagungarriak dira mezua antolatzeko eta helarazteko. Eta bestetik, ahoz esateko prestatutako idatzizko testuak ditugu. Adibidez, aktoreak, telebistako esatariak eta politikariak dira horren eredu garbi bat.

Gure irudikoz, osagarritasun eta continuum hori hautsi beharra dago ahozkoari dagokion tokia emateko eta gure ikasleak ahozko komunikazioan trebatzeko (bat-batekoan, elkarrekintzan...). Buruz ikasitako testu idatziak ahoz esatetik askatu behar ditugu gure ikasleak. Adibidez, idatzizko testuaren gainean kohesioa identifikatzea eta aztertzea erraza da baina, ahozko testuan askoz ere konplexuagoa da. Hau da, ahozkoa beste modu batera ebaluatu behar da, ezin ditugu idatzirako ditugun paradigmak ahozkorako erabili.

"Ahozkoak bere-bereak dituen egitura sintaktikoak ageriko zaizkigu mintza-jarduera errealen transkripzioetan, ohitura ez duenarentzat idatziarekiko okertzat jo ditzakeenak" (Idiazabal & Larringan, 2008).