Lehen erabilitako M3 zutabeetan "UNO" kontrol plaka gainean jarri genuen eta azkoin batzuekin lotu genuen, honen gainean, FUNDUMOTO: MOTOR DRIVER SHIELD plaka jarri genuen, garrantzitsua zen haren klabija guztiak ondo sartu zintezen "UNO" plakaren pin guztietan.
Ondoren, kable guztiak FUNDUMOTO: MOTOR DRIVER SHIELD-ean lotu behar izan genituen.
Alde batetik, bateriaren euskarriak zituen bi kableak (gorria eta beltza) konektatu genituen, gorria GND deituriko pinean sartu genuen, eta beltza etengailuan soldatu genuen, kable urdinaren ondoan hain zuzen ere.
20 cm-ko kable urdina "GND"-aren ondoan sartu genuen, "UMS"-an.
Jarraian, motorretik ateratzen ziren kableak "MOTOR A / MOTOR B"-z irudikaturiko sarguneetan lotu (kableak nastu gabe, hau da, motor baten kableak alde batetik eta besteak bestetik) eta honekin muntaiaren atal hau bukatu genuen
Argazki hauetan ondo ikusi daiteke kable guztien lotura.