2 aste hauetan gure kartoizko prototipoak egin ditugu. Lana hainbat ataletan banatu da, diseinua, mozketa eta muntaiketan eta perfektu ez dagoen arren itxura bat egiteko oso garrantzitsua da.
Guztira 8 pieza luze egin ditut, 25cm-koak, hauek lanpararen "eskeletoa" izango dira.
Hasteko neurriak finkatu ditugu, mozketarekin hasteko batez ere, nire kasuan, piezen luzera finkatua nuen jada baina oinarria begi bistaz eta nahiko ausaz erabaki dut.
Jarraian erregela eta konpasa erabiliz kartoian pieza marraztu ditut eta ondoren hauen mozketara pasatu naiz.
"PROTOTIPOA"
Azkenean, E-14 bombillaren oinarria izango du, zehazki 2,6cm-ko diametroa, eusteko oinarria trinkotasuna emango dio aldi berean eta goiko bonbillaren ideia zutik jarraitzen du.
Oinarri bezala 200mm-ko zirkunferentzia bat diseinatu dut eta honelako bi egin ditut, bata lanpararen oinarri gisa eta bigarrena bonbillaren oinarri gisa.
Azkenik goiko zatia diseinatu dut, honek zulo bat du bonbilla jarterakoan hemendik pasa dadin.
Prototipoa, seguraski, aldatu egingo da bonbillaren arabera, hau laister erosi beharko da, bestela piezak ez dira haien artean enkajatuko.
Ikusi daiteken antzera, aurreko diseinuaren antza gutxiagoa du, hau bi faktoreengatik da, lehengoa oinarriaren perimetroa handiegia delako eta bigarrena kartoizko luzakinak kurba gutxi zutelako baina hurrengo urratsean, hau da, ordenagailuz egingo dugun diseinuan, hasierako diseinuaren formaren antza gehiago izango du, nire ideia forma obalatuago bat eukitzea eta hain handia edo lodia ez izatea da eta horretarako oinarria gutxitu beharko dut.