Proiekua guztiz bukatzeko, taldekide gehienek kola jarri zioten, nik aldiz ez nuen beharra ikusi eta piezek ondo enkaxatzen zutela ikusi nuenez, kolarekin ez itsastea erabaki nuen, nire ustez kolarik gabe txukunago gelditzen da eta zerbait aldatu beharko banu (bonbilla adibidez) erosoago sentitzeko nahi ditudan piezak kendu ditzazket.
Behin proiektua bukatua genuenean etxera eraman genuen eta bertan probatu behar izan genuen. Horretarako egokien iruditzen zitzaigun lekuan jarri genuen, kablearen luzera kontuan hartzen genuen bitartean.
Nire kasuan, mahiaren eskina batean jarri nuen, mahiaren azpian kablea entxufatzeko aukera baineukan.
Ikusi daitekeen bezala etengailua mahiaren gainean apoiatu nezakeen eta mahi atzetik pasa nuen kablea entxufera iritsi arte.
Lanpara bere baitan oso erabilgarria da, oso argi hona erosi nuen nire kasuan, begietarako oso atxegina delako baina ez du logela osoa guztiz argitzen, horretarako beste argiren bat (txikia) piztea egokia izango litzateke.
Bestalde, mahian dudanez, oso ondo argitzen du zonalde hau
Oso lanpara txikia denez ez du ezer molestatzen eta lanpararen barrukaldean hainbat oroitzapen jarri ditzazkezu. Gainera, piztu eta itzaltzeko oso erraza da.
Zerbait hobetu nahiko banu, agian bonbillaren kaskilloa kolorez aldatuko nuke baina bestela dena oso ondo dagoela iruditzen zait, ondo funzionatzen du eta diseinua eta bestelakoak nire gustukoak dira.