Elektrizitatearekin jarraituz, erresistentziak aztertzen egon ginen. Hasieran, taula bat erabiliz, erresistentzien balioak kalkuta genituen eta pixkanaka pixkanaka eraztunek adierazten zuten balioak ikasi eta perdoien inguruan zerbait ikasi genuen. Jarraian ariketa batzuk egitera pasatu ginen, lehenengo ariketaren helburua, eraztunak interpretatuz, "R balioa" kalkulatzea zen eta ondoren erresistentzia bakoitzaren perdoia.
Bigarren ariketan aldiz kontrakoa egin behar genuen, "R balioa" emanda lau edo bost eraztunak kalkulatu behar izan genituen eta azkenik, guk genituen bederatzi erresistentziaren balio teorikoa eta perdoia kalkulatu genuen. Azken ariketa honen bigarren zatian, polimetro bat erabiliz, erresistentzia bakoitzaren balio erreala kalkulatu genuen eta behin bukatuta hurrengo eginkizunera pasatu ginen.
Hurrengo eginkizuna OHM-en legearen baieztapen bat egitea izan zen , horretarako aurretik neurtutako hiru erresistentzia aukeratu genituen; 1㏀, 5,6㏀ eta 33㏀ zituztenak.
Hurrengo pausua erresistentzia hauekin zirkuitu bat montatzea zen baina horretarako balio teorikoak kalkulatu genituen lehenengo. Zirkuituak 10V zituela jakinda, kalkulu batzuekin intentsitatea eta potentzia kalkulatu genituen eta "CrocodileClips" programarekin balioak ziurtatu genituen.
Jarraian, "TinkerCad" deituriko programa bati esker, Amperimetroa eta Voltimetroa erabiltzen ikasi genuen, behin zirkuitu erreala egiterako orduan erresistentzia ez erretzeko edo puskatzeko. Horregatik hainbat muntai egin genituen lehenik, tentsioa eta ondoren intentsitatea neurtuz.
Ondoren, digitalean egindako muntaiak fisikora pasa genituen eta horretarako konexio plaka bat, polimetroa, erresistentzia, hainbat kable eta "krokodrilo" motako pintza batzuk erabili genituen. Eginkizuna zirkuitu digitala kopiatzea zen eta gure emaitzei argazkia atera eta datuak biltzea, gero balio teorikoak eta praktikoak konparatzeko.
Azkenik, erresistentzien baliokidetasunari buruz ikasi eta praktikatzeko, txosten bat egin genuen, bertan, zirkuitu baten parte ziren hainbat erresistentzien balioa kalkulatu genuen, bai paraleloan bai seriean. Horretarako pare bat formula aplikatzen ikasi genuen.
Alde batetik, bi erresistentzia edo gehiagoren arteko baliokidea kalkulatzeko batuketa sinple bat egitearekin nahikoa zela ikusi genuen (Rbal= R1 + R2 + ... + Rn).
Bestetik, paraleloan zeudenean, formula aldatzen zela jakin genuen. Kasu honetan formula hurrengo hau zen;
(1/Rbal = 1/R1 + 1/R2 + ... + 1/Rn)
Behin txosten hau bukatuta hurrengo pausura pasatzeko prest egongo ginateke, zirkuitu mixtoetara hain zuzen ere.