Oraingoan egin behar genuen lehenagotik egin genuenaren nahiko antzekoa izan zen. Gure eginkizuna hiru erresistentziaz osatutako zirkuitu baten tentsioa intentsitatea eta potentzia kalkulatzea izan zen.
Horretarako, lehenik, balio teorikoak kalkulatu genituen, erresistentziak serie edo paraleloan zeuden kontuan hartuz (bi erresistentzia seriean bazeuden haien tentsioa berdina izango da eta bi erresistentzia horien arteko intentsitatearen batuketak erresistentzia horien baliokidearen bera izango da. Paraleloan baldin badaude aldiz, alderantzizkoa gertatuko da).
Taula behin osatuta genuela CrocodileClips programan eskema bat egin eta gure kalkuluekin alderatu genituen berdinak izan daitezen.
Jarraian tinkercad programan muntaiaren oinarria zehaztu genuen baina berehala pasatu ginen muntai fisikoa egitera.
Hemen, polimetroa erabiliz, boltioak eta Anpereak neurtu genituen, baita erresistentzien balioa ere, gero potentzia kalkulatzeko eta azkenik taula teorikoarekin alderatzeko.
Hau bukatzean ariketa praktiko batzuk egin genituen, aurrekoan bezala. Baina oraingoan zirkuitu mixtoekin. Erresistentziak bai seriean bai paraleloan daude eta ondoan gure emaitzak konparatzeko emaitzen taula geneukan.
Prozedura 2.A PRAKTIKA-ren lehenengo pausuaren berdina da, erresistentziak paraleloan edo seriean dauden ikusiz, formula bat edo beste aplikatu behar izan ditugu.
Ariketen prozesua hiru edo multzo gehiagotan bereiztu ditut. Lehenengo pausuan pausoka erresistentzia desberdinen baliokidetasuna atera dut, erresistentzia bat gelditu arte eta handik habiatuz, lehenengo R baliokidearen emaitzak atera, gero R baliokidea osatzen zuten erresistentzien balioa atera eta prozesu hori pixkanaka pixkanaka errepikatu dut.
Ikusi daitekenez, prozesuak zenbakitan sailkatuak daude ordenatuagoak izan daitezenÂ
Ariketa batetik bestera ez ziren asko aldatzen, nabarmenena emaitzen konplexutasuna eta erresistentzien kopurua zen.
Orokorrean emaitzak ateratzea ez da zailegia izan baina azpimarratzekoa da atera ditudan hainbat erantzun beharrezkoak ez zirela, gehien bat potentzian