Lanpararen diseinua behin bukatua genuenean muntai elektrikoa egitea zen hurrengo pausua, horretarako, 1,5 metro luze zen kable beltz bat erabili genuen, barruan fase eta neutroko beste bi kable zituena.
Hau izan zen erabilitako eskema, nahiko simplea zen, ikusten denez 35 eta 40 cm bitartean mozketa bat egin da lanpararen euskarritik etengailura eramteko helburuarekin eta etengailutik metro eta 10 zentimetroko kablea entxuferaino joango da.
Eskema elektrikoari begiratuz nahiko sinplea da ez ditugu bestelako kommutagailu edo bonbilarik behar, eskema jarraia da bonbila etengailua eta entxufetik datorren karga elektrikoa besterik ez da irudikatzen.
Egindako lehenengo gauza 40cm-ko mozketa izan zen eta jarraian etengailuan fase eta neutro kableak jarri nituen. Lehenagotik ikusi ez nuen diseinu bat zen, izan ere, bi kableak ondo enkaxatu dezaten, etengailuak zituen bi pestañak zanpatu behar ziren.
Hurrengo pausuan metro eta hamar zentimetroko kablea entxufera lotzea zen, nahiko sinplea zen baina bitan egin behar izan nuen plastikozko egitura kanpoan utzi bainuen. Mekanismoa lehendik ikusitako berdina zen, bi zulo zituen, kobrea handik sartu eta torlojua estutu besterik ez zen behar.
Azkenik, bonbilaren euskarriaren behe aldean zegoen zirrikitu batetik sartu behar ziren bi kableak, behin "klak" bat entzunda barruan zeudela esan nahi zuen.
Kortorik ez zegoela baieztatzeko, polimetroa hartu genuen komprobaketak egin eta dena ongi zegoela baieztatu genuen.
Jarraian, funtzionamenduaren bideoa dago atxikituta: