Aste honetan gure ideietan oinarrituta lampara bat paperean diseinatu izan behar dugu, hasieran plano edo zirriborro bat egin dut eta jarraian pieza bakoitza libreki diseinatu dugu. Honek ez du esan nahi azken ideia izango denik, hainbat faktoreek azken diseinua alda dezakete, hala nola, bombillaren diametroa nire kasuan eta bombilla mota (zirriborroa ikusiz bombilla kampoan egongo da eta honek kalte egin diezaioke begiei) nik bombilla ambiental bat erabiliko dut.
<--------- ZIRRIBORROA 3D
Hau da nire lampara diseinua, ikusi daitekenez lehen aipatutako hainbat ezaugarri jarraitu dira, adibidez bombilla gainean jartzea. Trinkotasuna mantentzeko, erdian zirkunferentzia bat jarriko da eta beste zirkunferentzia bombillaren oinarri bezala erabiliko da.
PIEZA NAGUSIA ------------------>
Lehengo pieza 200mm-tako olatu formakoa da, totalean 8 pieza izango dira eta euskarri moduan ipiniko dira bombillaren alboetan. Haren luzera 250mm-koa izango da gero bombilla ikusi behar delako eta ez dugulako 300mm-tik pasatzea nahi.
OINARRIA
Oinarri bezala jarriko dudan pieza zirkunferentzia bat izango da, bertan pieza nagusiak enkajatzeko zuloak izango ditu eta haren perimetroa ezezaguna da oraindikan. Bi pieza berdin egongo dira baino bigarrenak perimetro txikiagoa izango du eta honen funtzioa trinkotasuna ematea izango da.
Azken pieza hau bombillaren ondoan joango da eta haren neurriak bombillaren araberakoak izango dira. Pieza honen antzeko bat egin beharko da bombillaren euskarri edo oinarritzat hartuko duguna.