Aste hauetan elektrizitateari buruzko hainbat teoria ikasi eta praktikan jarri dugu gero lanpara funtzionatzeko orduan konexioak guk egin beharko baitugu.
Lehenik eta behin paperean egin ditugu hainbat eskema bakoitza beste baino zailagoa. Eskema topografikotik abiatuz, teorikoa, eskema praktiko eta askenik unifilarra egin ditugu orden horretan.
Teorikoa egiteko "Crocodile clips" deituriko aplikazio batean egin da eta besteak "Paint" erabiliz.Â
Oso garrantzitsua zen zirkuitoa itxia izatea eta horretarako "Fase" deituriko kabletik abiatuz bonbillara edo bestelako batera konektatu eta "Neutroa" erabiliz entxufera joan etorria diseinatu beharra genuen, bestela kortozirkuitorenbat egongo litzateke.
Lehenengoa pultsagailu bat erabiliz, timbre bat soinu egiteko kableak ondo kokatu behar genituen, borobil beltzak erregletak dira eta deribazio kutxa batetik bestera kableak pasatzeko balio du.
Bigarrengo honetan etengailu batek bonbila piztea agin behar izan dugu eta gainera paraleloki, entxufe bat funtzionatu behar zuen.
Hirugarrenean bi kommutagailu erabiliz, hau da, bi puntu desberdinetik, bonbila bakar bat piztu behar genuen.
Azkenekoan, bi kommutagaluei gurutzedun kommutagailu bat erantsi diogu eta helburua hiru kommutagailu hauetatik bi bonbilak piztea zen. Bi bonbilak paraleloan jarri ditugunez berdin du bonbilla bat kentzea edo funditzea bestea piztuta jarraituko duelako.