Hemen hasten da urteko lehenengo proiektua, lehen ikasitako jakinduria guztia erabiliz geure helburua mahai lanpara bat sortzea da, horretarako ebaluazioko organizazio bat eukiko dugu, bertan asteroko egin beharrak apuntatutak izango ditugunak. Proiektua 2022aren Urriak 14 hasi eta Otsailaren 8-an bukatu zen, guztira 15 aste izan genituen proiektua egiteko eta haste bakoitzean zeregin bat edo bi izan genituen.
Hasteko, ideia batzuk hartu izan behar ditugu baina geroago baldintza batzuk errespetatu beharko ditugu:
Lanparak lehenago QCAD-en bidez proiektatu behar izango dira.
Gure proiektua 25-30 cm.ko altuera izan beharko luke.
300x400x4 mm-ko DM 2 xafletan sartu behar.
Bonbilak E-27 edo E-14 motatakoak aukeratu behar dira.
Lanaren garapena blogean (hemen) argitaratu behar izan dugu.
Ikasleak lanpara, euskarria, etengailua eta entxufea erosi.
LANPARA E-27
LANPARA E-14
EUSKARRIA
ETENGAILUA
Jarraian pausu batzuk jarraitu behar izan ditugu, eta pausu hauek izango dira oinarritzat hartuko ditugun pausuak
ARAZOAREN IDENTIFIKAZIOA: Hasiera eta arazoaren aurkezpena eta informazio bilketa.
IRTENBIDE BAT AUKERATU: Egin behar dena aukeratu, lehen zirriborroak egin, kartulinazko prototipoa eraiki eta neurriak zehaztu.
IDEIAREN GARAPENA: QCAD-en 2D-n planoak eraiki, 3Dn muntaia baieztatu eta laser ebaketarako fitxategia prestatu beharko dugu.
ERAIKUNTZA: Laser makinan piezak moztu, egitura eta instalazio elektrikoa prestatu behar izango da
PROTOTIPOAREN ANALISIA: Lanpararen erabilera zehaztu, akatsak zuzendu eta hobekuntzak ezarri.
PROIEKTUAREN MEMORIA: Txostena egin eta bukaeran ahozko aurkezpena prestatu behar izango da.