Azken aste hauetako lana bakoitzaren lanpararen 3D muntaia egitea izan da. Horretarako, lehenagotik QCADen prestatuta genituen pieza bakoitza FreeCad deituriko aplikazio batera pasa dugu, bertan pieza guztiei bolumena eman eta pixkanaka pixkanaka bakoitza bestearekin montatu ditugu.
ZIRKUNFERENTZIAREN TONTORRA KONPONDU AURRETIK (ESKINEAN AGERIAN DAGOEN "BULTOA")
Lehenengo pausua pieza bakoitza DXF fitxategi desberdinetara pasatzea izan zen eta hau egin bitartean eragozpen bat izan nuen zirkuluen eskina bakoitzean "tontor" oso txiki batzuk kendu behar izan nuelako.
Muntaia egin bitartean hainbat arazo izan nituen. Lehenengoa piezen zuloekin izan zen 10x4 mm-ko zuloak eginak nituen pieza guztiak enkajatu zezaten baina hauek enkajatzerakoan, erdiko zirkunferentziak gehiegi gailentzen zirela ikusi nuen eta itxurarengatik gehienbat aldatu egin nuen. Orain 5x4 mm-ko zuloak dituzte pieza bakoitzak.
Geroago, espero zen bezala piezen muntaia hasterakoan beste eragozpen batzuk izan nituen, izan ere, piezak ez ziren elkar ondo lotzen eta berriz hasi behar izan nintzen angeluak ondo eta perpendikularki jartzeko asmoarekin.
Azkenean lortu nuen pieza guztiak elkarrekin lotzea eta jarraian hurrengo pausuarekin hasi nintzen.
Exploded Assembly erabiliz lanparari animazio bat egin genion, bertan nola montatu eta desmontatuko genukeen azalduz.
Goiko botoi honen bidez FreeCad-en sortutako 3D muntaia eskuragarri dago Exploded Assembly-rekin egindako animazioa barne.
LANPARAREN 3D MUNTAIAREN HAINBAT BISTA
Lehen esan bezala, lehenengo, QCAD-en egindako pieza guztaiak "isolatu" behar izan ditugu hauek FreeCaden pasatzeko helburuarekin. Jarraian, DXF guztiak daude atxikituta.