Behin plano guztiak zuzenduak eta presatuak izanda, laser makinara pasatzeko prest geunden. Egur xafla goiko ezker iskinean kokatu behar zen eta laser mozketaren sakonera zehaztu genuen, mozketa edo grabaketa bat egin nahi dugun arabera. Aipatzekoa da azkenean pieza guztiak xafla batean sartzea lortu genuela, laserraren zehaztasuna oso handia zenez milimetro gutxitako distantzia utzi genezakelako.
Gutxi gora behera 10 minutuko prozesua izan zen nahiko azkar baitzihoazen laserra.Â
Jarraian bideoak atxikita daude.
Ikusi daitekenez zehaztasun handiko makina bat da eta piezak nahiko juntu zeuden bata bestearekiko. Behin prest, piezak atera eta muntaketa egin genuen. Ez zen oso zaila izan, zirkunferentzia bat hartu, bi ppieza luze enkaxatu eta beste zirkunferentziak jarri nituen, honela nahiko erraza izan zen. Nire kasuan ez nuen inolako eragozpenik izan pieza guztiak enkaxatzeko eta beste batzuk ez bezala, ez zen beharrezkoa kolarik jartzea dena ondo enkaxatzen zuelako. Gainera, aurreko pausutik honaino ez dut aldaketarik egin, ez hobekuntzarik ere.
Hemen ikusi daiteke grabatu eta mozketaren arteko desberdintasuna, kasu honetan grabaketa proba bat besterik ez zen.
Jarraian, prototipoa eta lanpararen arteko konparazio bat ikusi daiteke. Desberdintasun asko ditu, prototipoan ez zegoen ezer zehaztua baina handik hasita aldaketa guztiak egin nituen. Alde batetik, txikiagoa egin nuen eta laserrari esker pieza guztiak berdin eta ondo diseinatuak daude. Bestetik, Zirkunferentzien erradioa aldatu nuen, forma hobetzeko helburuarekin eta azkenean, pieza luzeen amaiera puntan bukatzea pentsatu nuen.
Eragozpen bakarra bonbila jartzerakoan izan zen, izan ere, bonbilla euskarria sartzeko garaian, ez zuela enkaxatzen ikusi nuen. Ez zuen konponbide zailik, lija bat hartu eta zuloa pixkat handitu nuen dena enkaxatu zedin.