Aste honetan gure prototipoko piezak QCAD-era pasa ditugu, gure eginkizuna bi plano desberdin egitea izan da.
Lehenengoa "normalizatua" da, han pieza bakoitzaren adibide bat diseinatu dugu eta ikusi daiteken bezala, kopurua adierazi dut ondoan. Nire piezak egiteko "spline" tresnarekin egin dut.--------------------->
Hainbat gatazka izan ditut honekin, alde batetik enkajatzeko erabiliko ditudan zuloak egiteko hainbat aldaketa egin izan behar ditut, baina aldaketa nabarmenenak 3 dira;
Lehenengoa goiko puntak dira, ez dut ezer berezirengatik egin baina nire ustez diseinuari aldaketa hori ematea ideia hona izan da.
Bigarren aldaketa trinkotasuna emateko piezen kopurua izan da, oraingoan lau pieza egingo ditut eta honek simetria eman ez ezik, bonbilla lekuz aldatzeko gaitasuna emango dio, izan ere, pieza handienak E-14 kaskilloaren neurriak ditu.
Azkenik piezen forma aldatu dut, orain lanpara finagoa izango da eta bonbillaren neurriak ditudanez beste zirkunferentzien diametroa aldatu ahal izan dut, horretarako prototipo txiki bat egin dut bestela ezin izango nuke neurriak ondo egin.
Bestetik, akotatzerakoan gatazkak izan ditut, izan ere, nire piezen formarengatik ez nekien oso ondo nola akotatu (ez dagoelako arku batez, zirkunferentzia edo linea batez eginda). Pieza elipsez egitea pentsatu dut haren arkua akotatzeko asmoarekin baina aldaketa handiak egin beharko nituzke eta azkenean ideia hori baztertu dut. Azkenean ahal izan dudan moduan egin dut. Zirkunferentzia akotatzea erreza izan da bakarrik abertan aldaketa asko egiteko aukera izan dut.
ZIRKUNFERENTZIAK ATERATZEKO ERABILI DUDAN "PROTOTIPOA" ---------->
Hemendik aurrera aldaketak egitea oso zaila izango da eta orain hartu ditudan neurriak finkotzat hartuko dira.
Ebaketarako planoan, lanparan jarriko ditudan pieza guztiak 300x400-eko 2 laukitan sartu ditut, beharrezkoa izango balitz, xafla batean sartzea posible izango litzateke baina laser mozketan arazoak egon daitezke haien arteko hutsunea oso txikia baita.
Hauek izango dira laserrera eramango ditugun piezen planoa baina horretarako oso garrantzitsua da eskala adieraztea.