Proiektua bukatzeko, gure kotxeak hainbat test pasa behar izan zituen. Test hauek garatzeko "Arduino Blocks" erabili genuen eta bertan hainbat programa erabiliz gure kotxeak hinbat funtzio bete ditzan lortu dugu.
Lehenengo testa burrunbagailuarena izan zen, hau da, soinua egin dezan. Horretarako "Arduino Blocks"-ean programa sartu, musika aukeratu eta abiarazi egin genuen, besterik ez.
Bigarren testaren helburua kotxea aurrera eta atzera mugitzea zen. Atal honetan ere programa sartu eta abiarazi genuen, baina akats bat zegoela konturatu ginen, izan ere, aurretik montatutako motorraren kableak, "motor A / motor B" pinetara zijoaztenak lekuz aldatu behar izan genituen, kotxea lehenengo aurrerantz joan beharrean atzerantz baitzihoan. Akats sinplea izan zen eta oso azkar konpondu genuen.
Hirugarren testa "Ultrasoinua" izan zen, distantzia neurtzea zuen helburu eta prozesua nahiko berdintsua izan da, programa jartzea eta abiaraztea. Aipatzekoa da programak geroz eta konplexuagoak bilakatzen ari direla.
4. testan, "infragorrian", sentsore infragorriak erabiliz lurraren kolorea adieraztea zuen helburu, txuria bada "1" jarriko du "Arduino Blocks" programan, beltza bada aldiz, "0" jarriko du. Hemen ere arazo bat izan genuen, izan ere, aplikazioan "ezkerra = 1" jartzen zuen, benetan "eskubia" jarri beharko lukenean. Baina programan aldaketa bat eginez konpondu genuen.