Lehen egindako eskemak "garbira pasatzea" tokatu zaigu oraingo honetan, hau da, egurrezko prototipo bat erabiliz (entxufe, derbazio kutxa, bonbilak eta abar), eskema praktikoak montatu behar izan ditugu.Â
Jarraian, muntaia egin bitartean prozesuaren argazkiak atera eta bukatzerakoan polimetroaren bidez ea konexio guztiak ongi dauden eta kortozirkuiturik ez egotea egiaztatu dugu, behin hau eginda argazkiak atera ditugu, bai dena agerian bai dena itxita eta azkenik dena konekatu eta funtzionamenduaren bideo bat egin dugu.
Bigarren muntai honetan ezin izan genuen beste muntaietik asko probetxatu baina nahiko erraz egin genuen. Soilik entxufe bat eta etengailu bat jarri behar izan genituen eta entxufea paraleloan egotea zihurtatu, bestela etengailuari ematerakoan entxufea funtzionatzeari utziko lioke.
Hirugarren muntai hau pixkat zailagoa izan zen baina behin ideiak garbi izanda azkar ekin genion, muntai honen hasieran polimetroa erabiliz kommutagailuaren konexio puntuak zehaztu behar izan genituen baina behin bukatuta azkar egin genuen beste guztia.
Azkenik laugarren muntai honetan gurutze kommutagailu bat sartu eta beste bonbillarekiko paraleloan zegoen bonbilla bat konektatu genuen eta muntai honen lehenengo zatia bukatzean bigarren zati bat egin genuen, non bi bonbillak paraleloan egon beharrean seriean jarri genituen.