Atal honetan, proiektu berriari hasiera emateko, hainbat kontzeptu desberdin ikasi genituen, batik bat, kotxea programatzeko orduan pausu desberdinak zeintzuk diren eta lotura desberdinak nola gein jakiteko.
Horretarako, lehenik led bat piztu eta itzaltzen ikasi genuen,. Jarraian, sei led bata bestearen atzetik piztu eta itzaltzea lortu genuen. Ondoren, sei led hauei hainbat elementu atxikitu genizkion, besteak beste, pultsagailu bat, led-en noranzkoa aldatzeko, potentziometro bat, led-en azkartasuna erregulatzeko eta azkenik LDR bat ledaren intentsitatea kontrolatzeko.
Hau gertatu zedin programa bat erabili genuen, "Arduino Blocks" eta aipagarria da hasieran "TinkerCad" programan muntaia egin genuen arren, hurrengo lanetan ez genuela honen beharrik izan.
Egindako guztia hainbat dokumentuetan banatu genuen eta bertan helburua jarri, "fluxu diagrama" marraztu, sarrera eta irteera osagaiak identifikatu, pinak esleitu eta azkenik emaitzen argazkia, bideoa eta programaren kaptura bat atxikitu genizkion.