Inguratzen gaituen mundua uhin-fenomenoez osatuta dago; hala nola, soinuez eta argiez.
Uhinek portaera bitxia erakusten dute hainbat egoeratan.
Zergatik sortzen da oihartzuna?
Formula 1-eko lasterketa batean, zergatik aldatzen da kotxearen soinuaren maiztasuna gure aurretik pasatzean?
Zergatik entzuten dugu horma baten atzeko aldean beste aldean esaten dena?
Zer gertatuko da bi olatu elkarrekin gurutzatu eta gero?
Galdetu diozu inoiz zeure buruari horrelako galderak?
Uhinek oso ezaugarri bereziak dituzte, eta ikasgai honetan saiatuko gara ulertzen eta ikasten.