XIX. mendearen hasieran Faraday-k izugarrizko aurkikuntza egin zuen: eremu magnetiko aldakor batek korronte elektriko bat sortzen du.
Fenomeno horretan oinarriturik, alternadoreek lan mekanikoa elektrizitate bihurtzen dute.
Zentral elektrikoetan lortzen da transformazio hori eta, bertatik elektrizitatea sakabanatzen da edozein lekutan erabili ahal izateko.