"Beroak nago" edo "hotzak nago" entzuten dugunean sentsazio subjektibotzat hartzen dugu.
Tenperatura berean dauden egur-puxka bat eta burdinezko pieza bat ikutzen ditugunean kontrako ukitze-sentsazioak sortzen zaizkigu.
Gai honetan beroaren eta tenperaturaren kontzeptuak, beraien arteko erlazioa eta beroa transferitzeko moduak ikasiko ditugu. Baita ere, energia termikoaren aplikazio nagusiak.
Ariketak:
Kalorimetroa eta bero espezifikoaren kalkulua
Egoera aldaketak. Uraren grafikoa
Eztanda-motoreak: lau aldikoa, diesel