Elektrizitatea etxe guztietan sartuta dugu, eta egunen batean falta bada, gelditu egiten da gure bizimodua: telebista, mikrouhin-labea, garbigailua, labea... funtzionatu gabe; hau hondamendia!
Elektrizitatearen erabilpen praktikoa XX. mendean garatu arren, aspalditik ezagutzen dira fenomeno elektrikoak.
Greziarrek egin zituzten lehenengo behaketak. Anbarra igurtzi eta gero lumak eta lasto txikiak erakartzen zituela ohartu ziren. Hortik datorkio izena fenomeno honi; anbar hitza elektron da grezieraz.
Nork ez du igurtzi boligrafo bat zapi batez paper zati txikiek salto egin dezaten eragiteko?
Hemen, karga elektrikoak eta kargok sortutako eremuak aztertuko ditugu.