Fisikan erabiltzen diren magnitudeak eskalarrak edo bektorialak izan daitezke.
Magnitude eskalarrak, masa, denbora... balio bakar batez deskribatzen dira eta horiekin kalkuluak egiteko oinarrizko algebraren legeak besterik ez dira behar.
Berriz, magnitude bektorialak: abiadura, azelerazioa, indarra... besteak beste, adierazteko balioaz gain norabidea eta naranzkoa ere aipatu beharrean gaude. Horrelako magnitudeekin kalkuluak egiteko matematika sakonago behar da, kalkulu bektoriala delakoa.