Newtonen legeak erabili ditugunean gorputzak partikulatzat hartu ditugu. Blokeak, pertsonak, kotxeak... partikula askoz osaturiko sistemak dira.
Gai honetan Newtonen legeak aplikatuko dizkiegu sistemaren partikula guztiei.
Ikasiko dugu sistemaren puntu bat, MASA-ZENTROA (MZ) delakoa, jokatzen duela bertan masa guztia metatuta balego moduan eta sistemaren gainean eragiten duten kanpoko indar guztiak MZ-ren gainean aplikatuta egongo lirateke.
Baita ere, sistemaren higidura osoa MZaren higidurari laburtuko diogu.
Fisikan, oso garrantzi handiko printzipioa ikertuko dugu; momentu linealaren kontserbazioaren printzipioa.
m v = ktea.